castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Lihoaren laborantza eta erabilera Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza sistementan, alternatiba jasangarri gisa

2021/03/17

Gaur egungo nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arazo garrantzitsuenetako bat lehengaien kostu handia, erregaiak, prezio ezegonkorrak eta nazioarteko merkatuekiko menpekotasuna dira, bai hazi eta ongarrien kasuan, baita animaliak elikatzeko lehengaien kasuan ere. Bestalde, gizartea gero eta kontzientziatuago dago kontsumitzen dituen elikagai eta ekoizpen moduekin, eta, ildo horretan, kontsumitzaileek gero eta elikagai funtzional gehiago eskatzen dituzte.

 

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritza bultzada handia ematen ari zaie ekoizpen-sistema berriei, eta hortxe kokatzen da, hain zuzen ere, EMALIN. Ekonomia zirkularrarekin bat datorren proiektua da, tokiko baliabideak erabiliz nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien burujabetasuna areagotzea bilatzen duena. Eskaera horiei erantzuteko, 2019 urte bukaeran EMALIN sortu zen, lihoaren tokiko laborantza sustatzeko asmoz, animalien elikadurarako eta kalitate bereiziko esnea eta esnekiak lortzeko lehengai alternatibo gisa.

 

Zergatik lihoa? Lihoa gantz-azido poliasegabe (PUFA) ugari dituen hazia da eta zehazki azido linolenikoa. Hori horrela izanda, animaliak elikatzeko eta kalitate desberdinduko esnea eta eratorriak lortzeko aukera paregabea da.

 

EMALIN proiektua

Eusko Jaurlaritzak Lankidetzarako Laguntzen PDR 2019 programaren bidez finantzatuta, EMALIN proiektua osatzen dute: Elena Lekuona eta Nerea Ruiz de Azúa Arabako nekazari eta liho-ekoizleek; Iztueta S.Z. behi-ustiategiak; Saskagoin Koop Elkarte Txikia ardi-ustiategiak; eta Neiker-Tecnalia eta Leartiker S.Coop. Zentro Teknologikoak.

 

Proiektuaren garapenean, Elena Lekuonak eta Nerea Ruiz de Azuak landutako lihoa, olio eta torta eran erabili da osagarri gisa Iztueta eta Saskagoin ustiategietako behi eta ardien elikaduran. Animalia horiek ekoiztutako esnearekin esneki produktuak eaboratu egin dira: Iztuetan, esne pasteurizatua, jogurta eta gurina; eta Saskagoinen, jogurta eta gazta ondua.

 

Kontrol-produktuak (animalien ohiko elikaduraren ondoren lortutako esnearekin egindakoak) eta aztertze prozesuan zeuden produktuak (animaliak lihoarekin elikatu ondoren lortutako esnearekin egindakoak) Leartikerreko laborategietan analizatu dira, horien gantz-azidoen profila zehazteko asmoz.

 

 

Ondorioak
 

Proiektuan lortutako emaitzak aztertu ondoren, behien eta ardien elikaduran hotzean prentsatutako liho ko-produktuak sartzeak esnearen ekoizpen parametroetan eta gantz edukian eraginik ez duela izan ondorioztatu daiteke. Ordea, gantz-azido poliasegabeen profila eta konkretuki gantz azido linolenikoarena, handitua ikusten da. Igoera hori esne pasteurizatuan eta haren esneki elaboratuetan antzematen da, eta aldea nabarmenagoa da gurinaren eta gazta onduaren kasuan.

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS