castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek SIMINSITU europar proiektuan parte hartuko du: Gizakiengan in situ ingeniaritza tisularreko bihotz-balbulen erantzuna aurreikusteko gai izango den lehenengo plataformaren garapena

2021/03/24

SimInSitu europar proiektuari hasiera eman zaio. Proiektu horretan, Leartikerrek bazkide gisa parte hartuko du, Europako beste erakunde batzuekin batera: UNIPA, KU-Leuven, MINES Saint-Étienne, Xeltis, Capvidia, 4 RealSim, TU-Graz eta ISMETT. H2020-SC1-DTH-06-2020 deialdirako EBren dirulaguntza (dirulaguntza zk.: 101017523) jaso duen proiektu horrek in silico metodo bat garatzea du helburu, gizakiengan in situ ingeniaritza tisularreko bihotz-balbulen erantzuna aurreikusteko gai izango dena.

 

Ordenagailu bidezko modelizazio- eta simulazio-teknologia aurreratuek gailu medikoen garapen eta ebaluazio klinikoaren prozesua bizkortzeko ahalmena dute, baita merkaturatzeko denbora eta kostua murrizteko ere, sinesgarritasun eta fidagarritasun egokiak frogatuz gero.

 

Horregatik sortu da SimInSitu proiektua garapen eta saiakuntza kliniko in silicoa garatzeko lehen plataforma garatzea helburu duena, gizakiengan in situ ingeniaritza tisularreko bihotz-balbulen (TEHV) epe labur eta luzeko erantzuna aurreikusteko gai izango dena. Horri esker, TEHVen ebaluazio kliniko birtuala eta errendimenduaren eta segurtasunaren optimizazioa lortuko da, diziplina anitzeko ikuspegi baten bidez. Ikuspegi horrek paziente bakoitzarentzako espezifikoak diren eredu konputazional aurreratuak, ehuna eta hazkundea birmoldatzeko algoritmoak eta gailu espezifikoen ereduak konbinatzen ditu.

 

SimInSitu metodoak, halaber, plataformaren sinesgarritasuna eta fidagarritasuna ebaluatu eta dokumentatuko ditu, diseinuaren antzeko ingurune batean garapen- eta baliozkotze-ikuspegi hierarkikoa jarraituz. Eredu-egiaztapen luzeek, baliozkotzeak eta ziurgabetasuna hainbat konplexutasun-mailatan hedatzeko ebaluazioek bankuko, in vitro eta in vivo, probetako datu ugari erabiliko dituzte beharrezko probak sortzeko.

 

SimInSitu in silico metodoaren garapena hiru garapen adar nagusitan oinarritzen da, hasieran independenteak direnak baina denborarekin plataforma bateratu baterantz bat egiten dutenak. Hasierako hiru garapen-adar horiek honela sailka daitezke: gailuen modelizazioa, pazienteen modelizazio espezifikoa eta ETR modelizazioa (ehun endogenoen leheneratzea). Gailuen modelizazioaren barruan sartzen dira scaffold-en karakterizazioa, scaffold-en modelizazioa eta gailuen modelizazioa bera. Leartikerren lana scaffold sintetikoaren eraikuntzaren karakterizazioan oinarrituko da.

 

SimInSitu lankidetzan arituko da erakunde arautzaileekin, nazioarteko ekimenekin, industriako liderrekin eta beste partzuergo batzuekin, beharrezkoa den arau-esparru in silico bat garatzen laguntzeko.

 

Partzuergoaren osagarritasunari eta esperientziari eta kanpoko aholkularien ezagutzei esker, SimInSitu proiektuak teknologiaren, biomedikuntzaren, klinikaren eta araudiaren arloko zeharkako ezagutza zabala aprobetxa dezake.

 

 

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS