castellano english

Bilatu
  Hasiera :: Materialen Zientzia eta Teknologia III. kongresua :: Sarrera

Sarrera

Materialen arloan sortzen ari diren aurrerapenek eragin handia dute gure eguneroko bizitzan eta, halaber, produkzio-sarean. Ez dago eremurik non material berrien oihartzuna nabaritzen ez den: medikuntza, energia, garraioa, eraikuntza, elektronika, oihalgintza, etab. Materialen ikerkuntzan eta garapenean funtsezkoa da Egitura-Prozesaketa-Propietateak-Aplikazioak korrelazioa; beraz, materialen zientzia eta teknologia zeharkakoa da izatez. Euskal Herrian baditugu hainbat ingeniari, fisikari, kimikari eta biologo, materialen zientzia eta teknologia garatzen ari direnak, bai unibertsitate, bai zentro teknologiko eta enpresetan. Pertsona horien interesak, ikuspegiak eta lorpenak azaltzeko antolatu zen 2012an Arrasaten Materialen Zientzia eta Teknologia I kongresua, bi urte beranduago Polymat institutoak antolatu zuen bigarren edizioa eta bertan  100 pertsona inguru elkartu ginen. Lehenengo bi kongresuak Gipuzkoan antolatu ondoren Bizkaiko Lea Artibai mankomunitateari heldu zaio txanda III. edizioa antolatzeko. Bertan beste 95  ikerlari  batu gara hainbat gaietaz aritzeko eta Batzorde zientifikoaren arabera bai euskara maila eta maila zientifikoa gero eta hobea dela adierazi da.  

Kongresuko artikulu onena aukeratu da eta Jon Ajuriak aurkeztutako "Birziklaturiko OLIBA HEZUR kiskaliz fabrikaturiko Superkondentsadore hibridoak" izan da.

Kongresuko posterra/iragarkia







Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS