castellano english

2 4 6 8
Bilatu
  Hasiera :: Polimeroen Teknologia :: Zerbitzu teknologikoak
Karakterizazio orokorra
Espezialistak gara material polimerikoen karakterizazio kimiko, fisiko, termiko, mekaniko eta erreologikoan. Lanean, bezeroak egindako zehaztapen-baldintzak edo arauak betetzera ohituta gaude.
Karakterizazio mekaniko aurreratua
Esperientzia handia daukagu material polimerikoen karakterizazio mekaniko aurreratuan: inpaktua, nekea, propietate dinamikoak...
Produktuaren diseinua eta garapena
Produktuen diseinuan eta garapenean parte hartzeko, batetik, produktu berritzaileen diseinu berriak sortzen ditugu, eta, bestetik, material polimerikoetara egokitu behar diren produktuak berriro diseinatzen ditugu.
Simulazio estrukturala
Simulazio estrukturala egiteko zerbitzua eskaintzen dugu. Simulazioak egiteko, elementu finituetan (Ansys) oinarritutako programa informatikoak erabiltzen ditugu produktuak garatzeko.
Simulazio erreologikoa
Simulazio erreologikoaren zerbitzua eskaintzen dugu, bai kautxuena, bai plastikoena. Horretarako, elementu finituetan (Autodesk Moldflow MPI) oinarritutako programa informatikoak erabiltzen ditugu. Bereizi egiten ditugu materialak, simulazio erreologikoa egiteko.
Eraldaketa prozesuak
Gure bezeroekin batera dihardugu lankidetzan prozesuak prestatu eta hobetzeko; horretarako, zenbait teknika aplikatzen dugu, besteak beste esperimentuen diseinua. Halaber, transformazio bidean dauden teknologia alternatiboak formulatzen eta proposatzen ere badihardugu lankidetzan.
Aholkularitza, sormena, estrategia eta berrikuntza
Hausnarketa estrategikoak, merkatu eta teknologiako etorkizuneko azterlanak lideratzen ditugu, horiekin dihardugu lankidetzan eta horietan parte hartzen dugu. Enpresen ondoan jardun ohi dugu negozio berriak formulatzen eta finkatzen.






Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS