leartiker

ikerkuntza eta teknologia

I + G + b > 

Polimeroen arloa

Lea-Artibai Ikastetxeak polimeroen arloan egiten ari den ikerketa-jarduera, hain zuzen ere, Polimeroen Injenieritzako Unibertsitate-ikasketen hurrengo urratsa da, eta, bertan baliabide materialek, tailerrek, laborategiek eta langileek bat egiten dute gune berean; hala, plastikoen, kautxuen eta konposatuen arloko ikerketa aplikatuko proiektuak eta doktoretza-programak elkarrekin gauzatzen dira.

Industriarekiko hurbiltasuna da Lea-Artibai Ikastetxeko ikerketa-jarduera horren ezaugarri nagusia: gaur egungo nahiz etorkizuneko beharrizanak egokiro hautematean datza ikerketa-jardueraren epe luzeko arrakasta; izan ere, helburu horiek erdietsiz gero, plastikoen eta kautxuen sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetuko dituzten emaitzak lortuko baitira.

Lea-Artibai Ikastetxea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Euskal Sareko kidea da eta SARETEKen integratuta dago, Berrikuntzako Bitarteko Erakunde moduan.

Gurekin kontaktuan jartzeko, egizu klik hemen.

Lea-artibai ikastetxeko I+G+B eginkizuna

Material polimeroen arloan ezagutza aplikatua sustatzea da eginkizuna, ezagutza hori gero enpresetara eramanda, haien garapen teknologikoa eta lehiakortasuna bizitzeko. Era berean, balio erantsiko produktu berriak sortzeko eta hobetzeko, negozio-ildo berriak irekitzeko eta ionarri teknologikoko enpresa berriak eratzeko laguntza eskaintzen da.

Lea-artibai ikastetxeko I+G+ren ibilbidea

Eskualdeko enpresek plastikoaren eta kautxuen arloetan dituzten beharrizanetaz jabetuta sortu da Lea-Artibai Ikastetxeko Ikerketa-jardueraren ibilbidea.

Lan-eremuak

polimeroen arloa >

Lea Artibai Ikastetxea · Xemein Etorbidea 19 · 48270 Markina-Xemein
Tel 946169002 · Fax 946169160 · Email info@leartik.com