leartiker

ikerkuntza eta teknologia

ongi etorri > 

Nortzuk gara

Lea Artibai Ikastetxeak LEARTIKER markapean burutzen ditu bere Ikerkutza eta Teknologia aktibitateak, Euskal Teknologi eta Ikerkuntzarako Sarearen (Innobasque) kidea izanik. Bizkaiko Markina-Xemeingo herrian kokatuta dago, eta bertan, polimeroekin, elikagaien industriarekin, diseinu industrialarekin, metrologia eta mekanizatuarekin erlazionatutako produktu eta ikerketa aurrerakoiak enpresentzat egiten dira. Zaintza teknologikoa eta administrazio aholkularitza zerbitzuak ere eskaintzen dira.

Nazioarteko mailan aintzatetsitako ikerlari eta Doktoreek laborategietako proiektuak garatzen dituzte. Horrez gain, lan eta proiektu bereziak lantzen dira eskatzen dituzten enpresentzako.

Zentroak merkatuko azken teknologiaz eta makinariaz hornituta dago, enpresa munduko bezeroei zerbitzu eta kalitate hoberena eskaintzeko, beti ere proiektu bakoitzeko banakako jarraipena bermatzen.

“Gure bezeroek proiektu bakoitzarekin egiten dugun banakako jarraipena, eta epe zehatzetan gauzak ondo egitea eskertzen dute. Guk emandako epe eta datu konkretuak beti betetzen ditugu”. María Madarieta. I+G+b Zuzendaria.

Lea Artibai Ikastetxea · Xemein Etorbidea 19 · 48270 Markina-Xemein
Tel 946169002 · Fax 946169160 · Email info@leartik.com