Proteina-iturri jasangarri berriak, giza elikaduraren etorkizuna

2021-06-30

NEWPROT Leartikerreko Elikagaien Teknologia arloko PREST espezializazioko “proteina iturri berriak” ikerketa-ildoaren barruan kokatzen den proiektua da. Proiektu honen helburua proteina-iturri berri jasangarriagoak identifikatzea da, profil proteiko hobetua duten elikagai berrien garapenean erabiltzeko eta “proteina iturria” edo “proteina-eduki handikoa” adierazpena produktuaren etiketan agertu ahal izateko. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arran­tzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak finantzatu du.

Gaur egun, kontsumitzaileak proteina berritzaileak, jasangarriak eta kasu askotan animalia-­jatorrikoak ez diren proteinak dituzten elikagaiak eta edari proteikoak eskatzen ditu. Elikagaien industriak proteina alternatiboekin egindako gero eta produktu proteiko gehiago merkaturatzen ditu, hala nola, mikroalgak edo mikoproteinak. Gaur egun, proteina alternatiboak bost taldetan sailkatzen dira: laborategiko haragia, landare-jatorriko proteinak, intsektuak, algak (mikro- eta makro-algak) eta jatorri fungikoko proteinak (mikoproteinak). Gainera, orain arte proteina hauek gehien erabili diren produktuak honako hauek dira: esnekiak eta esnekien ordezkoak, freskagarriak, haragiak eta arrainak, kontsumorako prest dauden platerak eta okin­tza eta gozogintza.

Proiektu honen lehen fasean, intsektuen (kilkerrak eta Tenebrio molitor -irinaren harra gisa ezaguna-), lekaleen proteinak (soja eta ilarra), hazi/zerealen proteinak (kalabaza eta arroza), mikroalgak (Klorela eta Espirulina) eta mikoproteinen irinak okintzako eta gozogintzako produktuetan aplikatzea aztertu da. Horretarako, formulazioak eta kontzentrazioak aztertu dira, osasungarria, organoleptikoki erakargarria eta 1924/2006 araudiak (CE) ezartzen duena bete dezakeen produktuak lortzeko.

Proiektuaren bigarren zatian, urrats bat harago joan nahi izan da, hau da, proteina-iturri horiekin produktu berriak formulatzeaz gain, adibidez, landare-jatorriko edari proteikoak, digestioak proiektuan zehar garatutako produktuen proteina eta aminoazidoetan duen eragina aztertuko da. Proteinen eta aminoazidoen eduki “gordinak” zehaztuko dira haien nutrizio-adierazpena etiketan. Hala ere, oso garrantzitsua da konposatu horien bioirisgarritasuna aztertzea eta ezagutzea, hau da, digestioak nola eragiten duen eta organismoak zer kantitate eta egoeratan eskura ditzakeen. Horretarako, in vitro digestio teknika aplikatuko da benetazko digestio gastrointestinalak garatutako produktuen proteinen, aminoazidoen eta peptidoengan izan dezakeen efektua simulatzeko.

Proiektuan zehar lortutako emaitzak proteina-­iturri jasangarri berriekin produktu berriak garatzeko interesa duten ekoizleekin transferitzen eta partekatzen ari gara, hori baita giza elikaduraren etorkizuna.  
 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika