International Meeting DYNAeLAST

2021-07-23

Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak DYNAeLAST Nazioarteko Jardunaldia antolatu du aurten lehen aldiz. Topaketa urriaren 21ean ospatuko da, eta presentzialki zein modu birtualean jarraitzeko aukera emango da.

DYNAeLAST, elastomeroek garraio-industrian dituzten propietate dinamikoen eta aplikazioen inguruko azken aurrerapenak eguneratzeko eta ezagutzeko topagune bat izatea nahi da. Bere helburu nagusia sektore horretan lan egiten duten mundu osoko kideen arteko harreman eta lankidetza sare bat sortzeko aukerak eskaintzea da.

Lehen edizio honek Garraio Jasangarriaren Erronkak eta Aukerak izango ditu ardatz, eta 4 erakundek parte hartuko dute (CAF, METRAVID, AVIENT, ENDURICA LLC ), eta Leartikerrekin batera, gaiari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte. Leartikerrek hitzaldi bat eskainiko du Aizeti Burgoaren eskutik, zentroko Polimeroen Teknologiako garraio jasangarriaren unitateko ikertzailea.

Halaber, ikertzaile gazteei zuzendutako saio bat egingo da, eta bertan, beren lanen emaitzak erakutsi eta industriako adituekin hitz egin ahal izango dute.

Hizlariei buruzko informazioa eskuratzeko eta jardunaldiaren egitaraua kontsultatzeko, DYNAeLASTen webgunea bisitatu daiteke.

Izena emateak

Dokumentua:   Program DYNAeLAST_web.pdf

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika