NUTFOOD - Esneki eta haragi osasungarriagoak kontsumitzailearentzat

2021-07-27

NUTFOOD osasunerako ondorio onuragarriak dituzten esnekiak eta haragiak ikertu eta garatzea helburu duen proiektua da. Ekimen honen gakoa animalien elikaduran datza, tokiko ekoizpeneko hazi oleaginosoen olioen eta opilen bidez egiten baita.

Leartiker Elikagaien Teknologiak ELKARTEK programaren baitan koka tzen den proiektu honetan, NEIKER, METABOLOMIPS (EHUUPV) eta BIOARABA bezalako zentroekin batera ari da elkarlanean.

Aurreratu dugun bezala, animalien elikaduran datza proiektu honen oinarria; horregatik, ardiak eta txerriak hainbat motatako haziak dituzten pentsuekin elikatu dira. Emaitza gisa, lortu diren ardiesnea eta txerri-haragia aztertu dira nutrizio-osaera hobetua duen lehengai batek zer elikadura-mota ematen duen ebaluatzeko, eta, ondorioz, kontsumitzaileen osasunean onurak eragin ditzakeen aztertzeko.

2022ko abenduaren 31n amaituko den proiektu honek aurrera darrai, eta Leartikerrek esnekiak eta haragi-eratorrien elaborazioan aritu da lanean, hala nola jogurtak, gazta onduak, hanburgesak eta txorizo onduak egiten. Lehengaia freskoan txertatzen duten deribatuak dira, eta, gainera, gazta eta hestebete onduen kasuan ondu- heltze prozesu bat ere jasan dute.

Batzuetan, kontsumitzaileak animalia-jatorriko elikagaiak baztertzen ditu, osasungarriak ez diren gantz aseekin erlazionatzen dituztela. Proiektu honen bidez haragiaren eta esnearen gantz-azidoen profi la nola hobetu aztertu nahi da, zehazki, animalien elikaduran arreta jarriz. Horrela, nutrizio-propietate osasungarriagoak dituzten esneki- eta haragi-deribatuak lortu nahi dira, bere osasunagatik kezkatzen den kontsumitzaile horrek, elikagai hauek erosketasaskian sar ditzan.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika