Leartikerrek bioerreaktore bat diseinatu du BRAVE nazioarteko proiektuaren esparruan garatzen ari diren (BioVAD) gailu biologikoarentzat

2021-07-28

Leartiker, Boston Scientific Company eta EBERS Medical Technology-rekin batera, bioerreaktore bat garatzen ari da, BRAV nazioarteko proiektuaren partzuergoko beste kide batzuk fabrikatzen ari diren BioVAD gailu biologikoari estimulazio mekanikoa eta elektrikoa emango diona. Bioerreaktorea funtsezko osagaia da; izan ere, bihotz-ehunaren (BioVAD) heldutasunaren arrakastaren erantzulea izango da, bihotzari bere funtzio kardiakoa berreskuratzen lagunduko baitio.

BRAV nazioarteko ikerketa bat da eta bere helburua kardiopatia iskemikoa duten pertsonek beraien bihotzaren funtzionalitatea berreskuratzea da, bihotz-ehunaren birsorkuntzaren bitartez. Horretarako, proiektuan zehar, gailu biologiko bat (BioVAD) lantzen ari dira, aurreratua eta pertsonalizatua, bentrikuluei laguntza emango diena eta gaixoari babes funtzional iraunkorra eragingo diona.

2020ko urtarrilean ibilbidea hasi zuen proiektu hau Nafarroako Unibertsitateko Klinikak lideratzen du eta Europako Batzordeak finantzatuta dago, Horizonte 2020 (H2020) Programaren barruan. Europako hainbat herrialdetako 14 erakundek osatutako partzuergo bat du; horien artean, Leartiker zentro teknologikoa.

Bioerreaktorearen prototipoa 2021 urte honen amaierarako amaituta egotea aurreikusten dute partzuergoko kideek, egungo osasun-egoerak ez baitu eraginik izan helburuak lortzeko ezarritako epeetan.

Horrela, proiektuaren lehen fasean, aldi berean lan egin dute bioerreaktorearen osagaietan; hau da, BioVAD estrategikoki kokatuta egongo den eta inkubagailu gisa jardungo duen gailuan. LEARTIKERREK diseinatu du gailu hori. Bestalde, EBERS-ek estimulazio mekanikoaz arduratuko den sistema garatu du eta Boston Scientific-ek estimulazio elektrikoaren sistema garatzen aritu da. EBERS arduratu da, halaber, kanpoko kontrolez eta multzo osoak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren parametro guztiak kontrolatzen dituen softwareaz.

Beraz, datozen hilabeteetan hiru kide horiek prototipoaren osagai guztien integrazioan lan egingo dute eta bioerreaktorearen funtzionaltasuna probatzeko saiakuntzak egiten hasiko dira.

 

Proiektuko partnerrak:

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika