Hartzidura, berriz ere modan jarri den antzinako kontserbazio teknika

2021-10-20

Hartzidura munduko kultura guztietako gastronomian erabiltzen den teknika bat da, gizakiak elikagaien bizitza luzatzeko eta berezko ezaugarriak (alkohola, zapore azidoak edo testura bigunagoak) dituzten elikagaiak sortzeko erabili duena. Hartzidura elikagaiak eraldatzean datza, hainbat mikroorganismo, bakterio, onddo eta entzimen jardunaren bidez. Ondorioz, elikagaia aldatu egiten da eta konposatu txikiagoetan deskonposatzen da; modu honetan sortzen dira, produktu bakoitzaren usain, zapore eta egitura desberdinak eta bereizgarriak.

Gure inguruan gehien ezagutzen diren elikagai hartzituen artean alkoholdun edariak daude, hala nola, garagardoa eta ardoa, jogurta eta gazta bezalako esnekiak, chucrut-a eta ozpinetakoak. Baina badira gure merkatuan geroz eta presentzia handiagoa duten beste produktu ezezagunago batzuk ere, hala nola, kimchia, kombucha, misoa edo kefirra.



Elikagaien kontserbazioaren aurrerapenak eta, batez ere, elikagaiak kontserbatzeko hotza erabiltzeak hartzitutako elikagaien presentzia murrizketa eragin zuen. Hala ere, elikagaigintza eta gastronomiaren sektorean produktu berriak garatzeko interesa dagoenez, eta produktu sorta hori gizakiarentzako propietate osasungarriekin lotzen denez, hartzitutako produktuak modan jarri dira berriro.

Azken urteotan, LEARTIKERek hartzitutako produktuekin lotutako proiektuak garatu ditu, produktu horien inguruko ezagutza teknikoa eta zientifikoa sortzeko eta elaborazio-prozesuak eta elikagaien segurtasuna ikertzeko. Proiektu horiei esker, ikerketa-lerro berri bat sortu da LEARTIKERen 2020-2024 Plan Estrategikoaren baitan, ezagutza eskuratu eta, ondoren, hartziduraren sektorean hasi edo jarraitzeko interesa duten ekoizleei transferituko zaiena.

Proiektu horien esparruan, hartzitutako hainbat produktu garatu dira tokiko lehengaiak erabiliz; landare-jatorriko laktohartzituak, hainbat fruitu eta eztitik eratorritako edari alkoholdunak, ozpinak, kombucha, kefirra, etab.

Kontserbatzeko teknika honen abantailetako bat da prozesua oso artisaua dela, ekipo sinpleak behar dira garapenean eta ekoizle txikien eskura dago. Horregatik, hartzidura kontserbazio-teknika interesgarria da lehengaiak dibertsifikatu eta eraldatu nahi dituzten ekoizleentzat, beraien produktuei balio erantsia emateko.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika