Bihotz-medikuntza birsortzailea ardatz hartuta jardunaldia antolatu du Leartikerrek Europako CARDIOPATCH proiektuaren baitan

2021-10-27

CARDIOPATCH proiektua lehen hilabeteak igaro ondoren, Leartiker eta proiektuko partner guztiak Toulousen bildu ziren pasa den urriaren 22an, proiektuaren jardueren jarraipena egiteko. CARDIOPATCH proiektua Nafarroako Unibertsitate Klinikak zuzentzen du eta Europar Batasuneko Interreg Sudoe Programak finantzatuta dago, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

Miokardio-infartua tratatzeko bide berriak irekitzea eta pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko irtenbideak ematea da CARDIOPATCH proiektuaren helburua. Zehazki, proiektuaren alderdi zientifikoena adabaki “adimentsu” baten garapenean oinarrituko da, bihotzekoak kaltetutako ehunak birsortzeko gaitasuna izango duena.

Adabaki berri honen balidazio terapeutikoaz gain, Leartiker Zentro Teknologikoak Toulouseko bileran aurkeztu zituen beste bi produktu mediko garatuko ditu:

  • Adabaki “adimentsua” biltzea ahalbidetuko duen gailu bat, pazientean gailu bilgarri hau modu ez inbaditzailean ezartzea erraztuko duena. Leartikerrek diseinatu eta garatutako prototipoak oso harrera ona izan zuen gainerako bazkideei egindako aurkezpenean. Hurrengo urratsa talde medikoaren onespena lortzea izango da, hura erabili eta balioztatzeko ardura izango duena.
  • Adabakiaren ekoizpena orokortzeko eta haren garraioa errazteko 3D sistema bat. Bi gailu-aukera aurkeztu ziren: bata txikia, 1,3* 1,3 zm2ko adabakietarako, saguetan erabiltzeko; eta bestea, 4* 4 zm2koa, tamaina handiagoko bihotzetan erabiltzeko. Bi diseinuak behin-behinean balioztatu dira, beraz, Leartikerrek adabaki “adimentsuaren” zelula-ereitea egiteaz arduratzen diren bazkideak hornituko ditu gailu horiekin.



ESKUALDEKO EKITALDIA

Proiektuaren komunikazio-jarduerei dagokienez, Leartikerrek eskualdeko ekitaldi bat antolatuko du abenduaren 14an. Jardunaldi horren helburua CARDIOPATCH proiektua zabaltzea izango da, eta bertan izango dira, besteak beste, BIOEFeko (Berrikuntza, Ikerketa eta Osasunaren Euskal Fundazioa) Sergio Cardoso doktorea eta CIMAko (Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroa) Beatriz Pelacho doktorea, medikuntza birsortzaileko ikertzailea. Lehenengoa, Euskadiko osasun-sistemak medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuen arloan dituen gaitasunei buruz arituko da, eta bere zentroetan irekitako ikerketa-ildoak azpimarratuko ditu. Bestalde, Pelacho doktoreak bihotzekoa sendatzeko terapia aurreratuei buruzko hitzaldiarekin itxiko du jardunaldia.
 

Informazio gehiagorako: www.cardiopatch.eu

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika