FORMULA 4.0 formulazioak adimen artifizialaren bidez garatzeko berrikuntza-proiektu berri bat

2021-11-09

Markina-Xemeinen (Bizkaia) kokatutako Leartiker Zentro Teknologikoak, Batz Zamudio eta Plásticos Clossarekin batera, Plastikoen Espainiako Zentroak (CEP) zuzenduko duen FORMULA 4.0 berrikuntza-lankidetzako proiektu berrian parte hartuko du. Proiektuaren helburua material polimerikoen formulazioa garatzea da, horretarako adimen artifizialeko tresnak erabiliz.

Horrela, eraginkortasuna handitu nahi da plastikozko nahasketa baten osagai egokiak zehazterakoan, saiakuntza beharrik gabe iragartzeko aukera izango delarik.

Nolabaiteko esperientzia duen pertsona bat hamar-hamabost gehigarriren eragina ezagutzeko gai izan daiteke, eta, agian, horietako bi edo hiruren arteko interakzioa (sinergiak edo inhibizioak). Datu kopuru handiak aztertzeko aukera ematen duen adimen artifizialaren erabilerak, formulazio berriak garatzea ahalbidetzen du, lan-esperientziaren eta lan-ordu askoren eskakizuna gaindituz.

FORMULA 4.0 proiektuak beste ikerketa-proiektu batzuetan garatutako formulazio historikoen datuetatik elikatuko den datu-sistema zentralizatu bat garatu eta egokitzea aurreikusten du.

Jarraian, formulazio berriak garatzeko sistema adimendun bat egingo da, zehaztapen zehatz batzuetatik abiatuta formulazio konkretu bat sortzen denean frogatu eta balioztatuko dena.

FORMULA 4.0 proiektua Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatu du Agrupaciones Empresariales Innovadoras (AEI) enpresa-taldeei zuzendutako laguntza-programaren bidez, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

 

 

Leartiker Zentro Teknologikoari buruz

Bere jatorritik (orain dela 20 urte baino gehiago) material polimerikoen arloan lan egiten duen zentro teknologikoa da Leartiker. Formulaziotik hasi eta polimeroen transformazio-prozesuak simulatzeko tresnak erabiliz osagaien egitura kalkulatzeraino, baita materialen karakterizazio termomekanikoaren arloan ere. Modu honetan osagaiak garatzeko fasean hainbat enpresa eraldatzaileri aholkuak emanez.

Plastikoen Espainiako Zentroari buruz (Centro Español de Plásticos)

Espainiako Plastikoen Zentroa 1953tik, material plastikoen erabilera egokia sustatuz, kultura arduratsua ezagutzen eta ezartzen laguntzeko eginkizuna duen elkarte profesionala da.

Batz Zamudiori buruz

Batz Zamudio, Koop. Elk.-aren jarduera nagusia produktuen tipologia bakoitzerako ad hoc garatutako material termoplastikoak dituzten osagaiak diseinatzea, garatzea, fabrikatzea eta merkaturatzea da. Automobilgintzaren sektorerako konpositeen ezagutza zabala du.

Plásticos Clossari buruz

Plásticos Clossa injekzio bidezko plastikoen eraldaketan enpresa erreferentea da, 30 urte baino gehiagoko esperientziaren bermea du, eta merkatuaren beharretara etengabe egokitzen jakin du. Bezeroei balio erantsia ematen die, produktuei injekzio-analisiak eginez, moldeak diseinatu aurreko urratsa gisa, eta, horrela, akats posibleak identifikatuz.

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika