Elikagaien segurtasuna bermatzeko teknologia disruptiboak - Ikerketa Proiektu Berria

2021-11-18

Leartiker TECAM izeneko funtsezko ikerketa proiektu berri baten buru da. Proiektuaren helburu nagusia elikagaien alergenoak eta mikroorganismo patogenoak monitorizatzeko eta kontrolatzeko irtenbide teknologiko berriak ikertu eta garatzea da, elikagaien balio-kate osoan segurtasuna bermatzeko.

Elikaduraren eta teknologiaren sektoreari (bioteknologia, teknologia informatikoak) buruzko ezagutza berriak sortu eta batzen dituen diziplina anitzeko proiektua da. Adimen artifizialaren eta mikrofluidiko digitalean oinarritutako sistemen bidez, analisi azkarreko teknologia disruptiboen (NIRak eta PCRak) bideragarritasuna ikertuko da alergenoak eta patogenoak in situ eta eramangarri detektatzeko gailu bat garatzeko. Proiektuaren izaera kontutan hartuta, Leartikerrek UD-eVIDA-BigData eta UD-eVIDA-Electrónica para la salud (Deustuko Unibertsitatea) eta Biodevices and MEMs (CEIT) ikerketa-taldeen ezinbesteko lankidetza izango du proiektu honen garapenean.

 

 

Laburbilduz, proposatutako helburua lortzeko, 3 fasetan oinarritutako proiektu bat diseinatu da. Leartikerren lana, elikagaien zientzian eta teknologian aditu gisa, elikagaien ezagutzaren oinarriak eta analisi-teknika tradizionalak finkatzea izango da eta, gerora, bazkideek garatuko dituzten gailu edo teknologia posibleak balioztatzeaz arduratuko da. Bestalde, CEIT zentro teknologikoak mikroteknologia digitala elikagaien industriaren beharretara egokituko du, herritarrentzako konposatu alergiko edo toxikoak hautemateko. Sistema berri horrek, analisi-teknika tradizionalekin alderatuz, kostuak erabat murriztea ahalbidetuko du. Azkenik, Deustuko Unibertsitateak teknika espektroskopiko ez-inbaditzaileen aplikagarritasuna landuko du konposatu alergikoak detektatzeko, bai eta adimen artifiziala eta IoT ere, erabiltzaileari hiru bazkideek garatutako teknologien erabilera eta interpretazioa errazteko.

Proiektuak hainbat enpresa eta elkarteren laguntza izan du. Gailu honen garapenean alergenoak eta patogenoak kontrolatzeko prozesuak modu bermatuan arintzeko eta gastuak aurrezteko aukera ikusi dute. Ez bakarrik lehengaietan eta merkaturatutako produktuetan elikagaien kalitateari eta higieneari lotutako araudiak betetzeko, baizik eta kontsumitzaileek beren produktuetan duten konfiantza handitzeko. Halaber, bizitzaren arlo guztietan teknologiaren aldeko apustua egiten duten beste enpresa batzuen laguntza ere izan du proiektuak, baita elikagaien kalitatean eta segurtasunean ardaztutako elkarte eta fundazioena ere.



Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatu du ELKARTEK programaren 2021eko deialdian (KK-2021/00035 espediente-zenbakia).

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika