Infragorri labe berria prestazio handiko konposite termoplastikoak berotzeko

2021-12-15

Leartikerrek infragorri labe berri bat erosi du, Heraeus (Heraeus Noblelight) enpresarekin batera garatua, gaur egun martxan dagoen konposite termoplastikoak fabrikatzeko zelularen osagarri izango dena. Inbertsio berri horri esker, zentro teknologikoak fabrikazio-prozesu aurreratu berriak garatu ahal izango ditu, egun partner estrategikoek eskatzen dituztenak.

Azken urteotan Leartikerrek hainbat fabrikazio-prozesu garatu ditu garraioaren eremuan, arintzera eta jasangarritasunera bideratuta. Gaur egun, gero eta eskari handiagoa dago prestazio handiko material termoplastikoetan aplikazioak garatzeko, batez ere, pisu-errendimendu erlazio oso altuko karbono-zuntzez kargatutako materialak.

Sektore aeronautikoari zuzenduta dauden material horiek, aldi berean, tenperaturaren ikuspegitik zorrotzak diren prozesatze-instalazioak behar dituzte. Zelula berriak lan-baldintza egokietara zehaztasunez iristeko aukera eman du, baita industria-aurreko instalazio bat garatzeko ere, Leartikerreko partner-ei fabrikazio-prozesu berriak garatzea eta probatzea erraztuko diena. Horiei esker, fabrikazio industrialeko lerro berriak diseinatu ahal izango dituzte, materialetik hasi eta produktuaren azken baliozkotzeraino.

80 Kw-ko potentziarekin eta 800 x 1000 mm-ko lan-azalerarekin, instalazio berriak aukera ematen dio zentro teknologikoari tamaina ertaineko osagaiak garatzeko eta 400 ºC-tik gorako prozesatze-tenperaturetara iristeko.

Eskuratze berri horri esker, Leartiker produktuen garapenaren abangoardian jarri da konpositeen esparruan, eta, aldi berean, industriak eskatzen dituen iraunkortasun-eskakizunak betetzen ditu.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika