GARUM, arrain hartzituz egindako saltsa

2021-12-16

Garum-a arrain hartzituetatik abiatutako saltsa bat da, Grezian eta Sumerian sortua, eta antzinako Roman oso ezaguna egin zena. Bere zapore indartsu eta gazituagatik, askotan soja saltsarekin alderatu izan da. Azken urteetan, Espainian eta Italian hain estimatua den produktu hau berreskuratu nahi izan da, Garum-ak sukaldari askoren jakin-mina piztu baitu.

Getarian (Euskal Herria) kokatutako Maisor Kontserbak familia-enpresak, duela hilabete gutxi batzuk produktu berri bat merkaturatu zuen, “Garum. Getariako antxoaren esentzia” izenarekin. Maisor enpresak arrantza-tradizio luzea du, eta beraien aiton-amonetatik jaso zuten oinordetzan Kantauri itsasoarekiko errespetua eta eskaintzen duen aberastasunarekiko grina. Arrain-kontserbak egiten dituzte, Kantauri itsasoko espezieekin bakarrik egiten dute lan, Getariako flotak harrapatutakoak eta arrantza-modu tradizionalak erabiliz. Antxoak, hegaluzeak, berdelak, sardinak… soilik arrain freskoa eta sasoikoa erabiltzen dute, beraiek aukeratutakoa, eta horrek eragin nabarmena du eskaintzen duten  produktuaren kalitatean.

   

Garum-a herritar gehienentzat produktu ezezaguna izan arren, goi mailako sukaldaritzan oso produktu baloratua da. Saltsa hau zapore indartzaile naturala da eta plater ugari prestatzeko erabili daiteke; besteak beste, arrainak, haragiak, olio-ozpinak, zopak, entsaladak, arrozak, pastak eta gisatuak.

Produktu honen garapenean, Maisorrek Leartiker Elikagaiak-en aholkularitza izan du “Onekin Pilotua” proiektuaren bidez, HAZI Fundazioaren “Mugagabe Onekin” 2019ko ekimenaren baitan kokatua. Programaren helburua elikagaien eta egurraren katean berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzea da, eta arlo horietan Euskadi erreferentziako posizio batean jartzea.

Leartikerrek eta Maisor Kontserbak-ek elkarlanean jardun dute Garum-aren elaborazio-prozesua diseinatzen, garatzen eta balidatzen, gaur egun kontserba-lantegian garatzen duten gazitutako antxoen elaboraziotik abiatuta.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika