Leartikerrek 3D printing teknologiarekin CARDIOPATCH proiektuan egindako aurrerapenak aurkeztu ditu

2021-12-21

Joan den asteartean, abenduaren 14an, Leartikerrek eskualde-ekitaldi bat egin zuen CARDIOPATCH proiektu europarraren baitan, proiektuan gauzatzen ari diren irtenbide berritzaileak zabaltzeko helburuarekin.

Cardiopatch proiektuaren helburua da miokardio-infartua tratatzeko bide berriak irekitzea eta pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko irtenbideak ematea. Hori dela eta, proiektuaren alderdi zientifikoena adabaki “adimentsu” baten garapenean oinarritzen da, bihotzekoak kaltetutako ehunak birsortzeko gaitasuna izango duena.

Ekitaldi birtualari hasiera emateko, Uzuri Urtazak, Leartikerreko ikertzaileak, proiektuaren berrikuntzak 3D printing teknologietan aurkeztu zituen. Baita, teknologia horien bidez garatzen ari diren produktu medikoetan egindako aurrerapenak ere. Zehazki, adabaki “adimentsua” kultibatzeko eta haren garraioa errazteko garatzen ari diren 3D sistemaren xehetasun guztiak erakutsi zituen. Era berean, Leartikerreko taldea egiten ari den lana azaldu zuen, pazientean adabakia modu ez-inbaditzailean ezartzeko 3D gailuaren diseinuari dagokionez.

Jardunaldian, osasunaren industria eboluzionatzen ari diren terapia aurreratuei eta gaixotasun kardiobaskularren tratamenduei buruz ere hitz egin zen.

Alde batetik, Sergio Cardoso doktoreak, BIOEF (Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioa), medikuntza pertsonalizatua sektore biomedikoa aldatzen ari den modua eta Euskal Osasun Sistemak dituen erronkak erakutsi zituen.

Bestalde, Beatriz Pelacho doktoreak, CIMAko (Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroa) medikuntza birsortzaileko ikertzaileak, azalpen sakona eman zuen bere zentroan bihotzeko medikuntza birsortzaileari eta gaixotasun kardiobaskularrak tratatzeko terapia aurreratuei buruz egiten ari diren ikerketa-lanaren inguruan.

Proiektuaren hurrengo urratsei dagokienez, Leartikerrek adabakia kultibatzeko eta garraiatzeko 3D sistema eta adabaki hori pazientean ezartzeko 3D gailua diseinatzen eta garatzen jarraituko du. Datozen hilabeteetan, 3D sistema prest egongo da sektore klinikoko partner-ek “in vivo” baliozkotu ahal izan dezaten. Ezarpenerako 3D gailua diseinu-fasean dago oraindik, baina Leartikerrek fase hori 2022aren amaierarako osatzea aurreikusten du.

CARDIOPATCH proiektua Nafarroako Unibertsitate Klinikak zuzentzen du eta Europar Batasuneko Interreg Sudoe Programak finantzatuta dago, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika