Leartiker, Osasun Publikoak homologatutako Euskal Autonomi Erkidegoko lehen laborategia esne gordinaren analisia egiteko n=5 lagun kolektiboak prestatuz

2022-01-25

Leartikerrek egindako azterlanak Osasun Publikoak baliozkotu ditu berriki. Horrenbestez, gaur egun zentro teknologikoa da EAEn 1086/2020 Errege Dekretuan ezarritako irizpide mikrobiologikoen arabera esne gordina aztertzeko homologatutako zentro bakarra, lagin kolektiboak prestatuz.

2020ko abenduan, 1086/2022 Errege Dekretua argitaratu zen, abenduaren 9koa, elikagaien ekoizpenaren eta merkaturatzearen higieneari buruzko Europar Batasunaren xedapenak aplikatzeko zenbait baldintza arautzen eta malgutzen dituena eta haren aplikazio-eremutik kanpo dauden jarduerak arautzen dituena. Hala ere, kontsumitzaileari zuzenean saltzeko esne gordinerako zenbait baldintza ezarri dira, sektorean eragin handia izan dutenak. Errege Dekretu berriak ezarritako betekizunen artean, honako parametro mikrobiologiko hauek aztertu behar dira hilero, 5 esne-laginetan (n = 5): Listeria monocytogenes, Salmonella spp., Campylobacter spp. eta E. coli STEC O157, 25 ml esnetan detektatu gabeko irizpide mikrobiologikoa bete behar da. Neurri horrek analisiak egiteko kostuen igoera handia dakar, eta ekoizle txiki gehienek ezin dute bere gain hartu, izan ere gaztandegiaren arriskua, neurria eta izaera edozein dela ere aplikatzen da.

Esne gordinaren ontziratzaileak ekoizle txikien kolektibo bat dira, batez ere gazta ondua egiten duten gaztandegiak, esnea modu osagarrian merkaturatzen dutenak. Neurri horrek eragin negatiboa izan zezakeela kontuan hartuta, sektoreak kezka helarazi zien neurri horrekin zerikusia duten erakundeei. Hala, LEARTIKERen iniziatibaz Osasun Publikoari proposatu zitzaion esne gordinaren laginak laborategian prestatzeko modua egokitzea eta lagin kolektiboak prestatzeko prozedura aplikatzea, UNE-EN ISO 6887-1: 2017 arauan jasotakoa, analisiaren ondoriozko kostuak optimizatuz. Lagin kolektiboen prozedura horretan, esnearen 5 lagin indibidualetatik (n = 5) abiatuta, horien homogeneizazioa egiten da, eta, ondoren, lagin adierazgarri bakarra hartzen da. LEARTIKERREK egiaztapen-prozesu bat egin du, bermatzeko n = 5 lagin kolektiboak prestatzeko prozedurak ez diola eragiten analisi-metodoaren hautemate-mugari 3 esne-espezieetan: behia, ahuntza eta ardia.

Kanpaina berriaren hasierarekin eta esne gordinaren komertzializazioarekin, LEARTIKER zentro teknologikoan dagozkion analisiak egiten ari gara. Esne gordina merkaturatzeko asmoa baduzu, jar zaitez harremanetan Leartiker Esneki Zentroarekin.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika