Quesos y Besos gaztandegiko OLAVIDIA gazta da GourmetQuesos 2022ko irabazle nagusia

2022-04-29

Koagulazio laktikoko kategorian urrezko domina eraman duen OLAVIDIA gaztak irabazi du GourmetQuesos Txapelketaren 12. edizioko sari nagusia. Ia beste 800 gaztarekin batera parte hartu duen lehiaketa honetan, Leartiker Esneki Zentroa epaimahaikide lanetan aritu da. Azpimarratzekoa da baita ere, euskal gazten presentzia lehiaketaren finalean.

 

 

Aste honetan ospatu da 12. GourmetQuesos Txapelketaren finala. Estatuko ekimenik garrantzitsuena da, lehiaketara aurkezten diren ia 800 gaztei esker. Gaztaren munduarekin zerikusia duten hainbat alorretako profesionalek osatutako 65 epailek hainbat kategoria saritzen dituzte, eta baita Espainiako Gazta Onenaren irabazle nagusia ere.

Malen Sarasua, Leartiker Esneki Zentroko arduradunak ere lehiaketako epaimahaian parte hartu du. Apirilaren 6an eta 7an egindako finalaurrekoan, 768 gazta dastatu ziren, 15 kategoriatan banatuak; horietatik 90 (6 gazta kategoria bakoitzeko) hautatu ziren finalera pasatzeko. Ikusi kategoria bakoitzeko gazta finalisten zerrenda.

Astelehen honetan, apirilaren 25ean, 12. GourmetQuesos finala izan da. Final honen lehen fasean, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak banatu dira 15 kategorietan. Ikusi kategoria bakoitzeko gazta irabazleen zerrenda.

Eta bigarren fasean hautatu da Estatuko gaztarik onena. Final handi horretan, urrezko domina eskuratu zuten 15 gaztak parte hartu dute, eta dastaketako azken panela 20 epailek osatu dute, euren artean izan da Malen, gure lankidea. GourmetQuesos-en edizio honetako txapeldun nagusia Quesos y Besos gaztandegiko koagulazio laktikoko OLAVIDIA gazta izendatu dute. Gazta artisau hau, bere ganadutegiko esnearekin, Malagar arrazako ahuntz-esnearekin ekoiztutakoa da. Azal lizuneko gazta da, eta barruan oliba-hezurren errauts-geruza bat du. Udazkenean, txapeldun nagusi izan zen Oviedoko World Cheese Awards txapelketan.

OLIVIDIA gazta

 

Sarituen artean euskal gazta ugari

Idiazabal jatorri-deiturako 6 gaztak eta Euskal Gaztak gamako batek (Euskal Esnea esne ziurtatuarekin egina) saria lortu dute ardi-gazta erdionduak, ketuak, pasta gogorreko artzain-gaztak edo soro-gaztak eta nahasketa-gaztak kategorietan. Gainera, horietako 4 gaztak urrezko domina lortu dute, eta GourmetQuesos 2022ko final handian txapeldun nagusia izateko borrokan aritu dira.

 

Zorionak irabazle guztiei, eta bereziki gure Idiazabal eta Euskal Gaztari:

UNAIAK (LACTEOS DE KARRANTZA). Urrezko domina nahasketa-gazten kategorian

INFERNUKO GASNA DOP IDIAZABAL. Urrezko domina erdiondutako ardi-gazten kategorian

INFERNUKO GASNA KETUA DOP IDIAZABAL. Urrezko domina gazta ketuen kategorian

AIZPEA KETUA DOP IDIAZABAL. Zilarrezko domina gazta ketuen kategorian

VASCO NAVARRA KETUA DOP IDIAZABAL. Brontzezko domina gazta ketuen kategorian

EGINOKO ARTZAIA DOP IDIAZABAL. Urrezko domina pasta gogorreko artzain-gazten kategorian

ANTSONEA DOP IDIAZABAL. Zilarrezko domina pasta gogorreko artzain-gazten kategorian

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika