2022-06-02
Sheet Molding Compound (ingelesezko siglak: SMC) funtsezko materialak dira oraindik garraioaren sektoreko eremu askotan. SMCak erretxina termoegonkorrezko oinarria duten zuntz etenez sendotutako material konposatuak dira, eta osagai bihurtzen dira konpresiozko moldaketaren bidez. Prozesu horri esker, SMCko osagaiek diseinu-askatasun handia eskaintzen dute, eta errendimendu termomekaniko bikaina dute. Hala ere, SMC osagaiak fabrikatzeko prozesuari balioa ematen jarraitu ahal izateko, teknologia berriak ezarri behar dira.
Ildo honetatik, Leartikerren Garraio Jasangarria espezializazioak polimero termoegonkorraren alorrean zentratu du bere ikerketa-jarduera lerroetako bat, eta SMC materialetan kontzentratu ditu ahalegin nagusiak. Ikerketa-eremu honetan egin den ezarpen tekniko berrienetako bat 3D Timon CompositePRESS (Toray Engineering D Solutions Co., Ltd.) konpresio bidezko moldaketaren simulazio-tresna da. Elementu finituen metodoan oinarritutako gailu horrek materialaren aurreformaren tamaina eta posizioa modu birtualean doituz, aukera berriak eskaintzen ditu makina-mailako karga optimizazio denborak murrizteko, konpresioan ematen diren presio-gradientea orekatzeko eta piezak ekoizteko beharrezkoak diren ixte-indarrak minimizatzeko,. Gainera, 3D Timon CompositePRESS-ek ezarritako Direct Fiber Simulation (DFS) modelatze-ikuspegian oinarrituta, zuntzen arkitekturak moldekatzean eta azken osagaian izandako bilakaera kalkulatzen da. DFSk konposatuen zuntzak banaka modelatzen ditu, eta besteak beste, zuntzen haustea, zuntzen bolumen-frakzioak, orientazio-tentsoreak eta zuntzen soldadura-lerroak direla iragartzen du.
Tresna horri eta hari lotutako gaitasunei esker, Leartiker bat dator gure bazkide industrialen eta bezeroen beharrekin, eta aurre egin behar dieten erronkei erantzunak emateko lankidetzak errazten ditu.