Polymers & Medical Applications jardunaldiaren hamargarren edizioak berriro bildu ditu profesionalak, ikertzaileak eta gailu medikoen sektoreko industria

2022-06-16

Polymers & Medical Applications urteko jardunaldia elkargune bat da gailu medikoekin lotutako gaiak lantzeko eta sektorean egiten ari diren aurrerapen teknologikoak aurkezteko. Azken bi urteetan jardunaldi birtualak egin ondoren, aurten aurrez aurreko formatura itzultzea erabaki da, eta bertaratutakoek esker onez hartu dute. Enpresekin eta ikerketa-zentroekin networkinga errazteko garrantzitsua dela azpimarratu dute.

Jardunaldiak, Leartikerren egoitzan (Markina-Xemein, Bizkaia) ospatu zenak joan den maiatzaren 26an, hizlari talde handi bat bildu zuen: María Pascual de Zuluetak, Basque Health Clusterreko Zuzendariak, osasun arloko zientzia eta teknologiaren euskal ekosistemaren erretratua egin zuen; Cardivad enpresako Zuzendari Baskular eta Kardiakoa den Albert Sanjuánek ibilbide luzea egin zuen gaur egun bihotzeko ebakuntzetan erabiltzen diren tresneria eta materialetan zehar; Miguel Angel Campanerok, A3Z Advanced erakundeko Gerente Nagusiak, arriskuen kudeaketaren garrantziaz eta gailu medikoetan erabilitako materialen biobateragarritasunaz hitz egin zuen; eta Viscofan erakundeko Bioproduktuak Dibertsifikatzeko Zuzendaria den Jesús Izcok abian jartzear dauden aplikazio biomedikoetarako kolageno-garapen batzuk partekatu zituen bertaratutakoekin. Azken horrek, gainera, horrelako ekimenen garrantzia azpimarratu zuen, «Honelako ekitaldiak egin ahal izatea, garapenak erakustea eta enpresekin edo ikerketa-zentroekin networkinga erraztea interesgarria ez ezik, beharrezkoa ere bada», nabarmendu zuen.

 

 

Medikuntza birsortzaileko azken garapenak

Leartikerreko ikertzaile Ainitze Gerekak eta Uzuri Urtazak, Polymers & Medical Applications jardunaldiaren baitan, #LGMed Interreg POCTEFA eta #Cardiopatch Interreg Sudoe Programme proiektu europarrak aurkeztu zituzten. Ekimen horietan, medikuntza birsortzailearekin lotutako azken belaunaldiko garapenak egiten ari dira.

EGEF funtsek finantzatutako eta jardunaldi honen barruan herrialdeko bigarren ekitaldia ospatu zuen Cardiopatch proiektuaren helburu nagusia da miokardio-infartua izan duten pertsonen bihotz-birsorkuntzarako «adabaki adimentsu bat» garatzea. Urtazak azaldu zuen Cardiopachen barruan Leartiker zentro teknologikoa bi gailu garatzen ari dela: adabakia hazteko eta garraiatzeko 3D sistema bat eta 3D gailu bilgarri bat, adabakia bihotzean ezartzen laguntzeko modu ez inbaditzailean. Proiektua datorren urtean amaituko da eta garatzen ari diren produktuak animaliekin baliozkotuko dira. Era berean, Cardiopatchek bihotzeko medikuntza birsortzailean ikerketa eta garapena sustatzen duen lehen bikaintasun-sarea izan nahi du.

Polymers & Medical Applications jardunaldiarekin batera, LGMed Interreg Poctefa proiektuaren azken mintegia ere egin zen, eta Ainitze Gerekak ekimenak iraun duen azken 3 urteetan lortu dituzten emaitzak aurkeztu zituen. EGEF funtsek finantzatutako proiektu horren helburu nagusia azken belaunaldiko gailu medikoak garatzea eta osasunaren sektoreko mugaz gaindiko sarea indartzea izan da.

Proiektuaren barruan garatzeko asmo zituzten gailu medikoen 4 prototipoetatik, azkenean 7 prototipo garatu dituzte material polimerikoekin, proposatutako hasierako helburuak gaindituz:

  • Lagin biologikoak medikuntza birsortzailerako kriogenizatzeko xiringa itxurako gailua.
  • Belarri pertsonalizatua. Belarri baten forma pertsonalizatua duen scaffold baten garapena mikrotia duten pazienteentzat.
  • Heste-konektorea digestio-arazoak dituzten jaioberrientzat.
  • Aireztapen unipulmonarrerako hodi endotrakeal pediatrikoa.
  • Aurpegiko maskara eramangarria aurpegiko ebakuntza osteetarako.
  • Bihotz-ebakuntzetan erabiltzen den metalezko erretraktore bat estaltzeko material biobateragarrien garapena.
  • Apnearako gailu baten garapena, arnasketa errazteko.

 

Garapen horiek hainbat fasetan daude: batzuk hobetzeko fasean daude oraindik, beste batzuetan patenteak eskatu dira, merkaturatze-fasera ere iritsi da bateren bat….Hala ere, partzuergoko bazkide guztiak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak (Leartiker eta Université de Pau et des Pays de L’Adour), ospitaleak (Nafarroako Unibertsitate klinika eta Hôpitaux de Toulouse) eta enpresa sustapeneko erakundeak (CCI Bayonne Pays Basque eta AIN) pozik agertu dira proiektuaren barruan lortutako emaitzekin, eta nahiz eta amaitu den, garapen batzuetan lanean jarraituko dute, merkatura transferitu ahal izateko.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika