4 milioi eurotik gorako negozio-bolumenarekin, Leartikerrek etengabe hazten jarraitzen du

2022-06-23

Leartiker sortu zenetik (2015), urteko batez besteko hazkundea % 7koa izan da; hala ere, azken ekitaldian, Zentro Teknologikoak negozio-bolumena % 25 handitzea lortu du, lehen aldiz 4 milioi eurotik gorako zenbakietan kokatuz. Datu horiek pasa den ekainaren 16an ospatu zen Urteko Batzar Orokorrean eman ziren ezagutzera.

Leartikerrek aurreko ekitaldiaren amaieran ezagutza eta garatutako teknologia transferitzen dien enpresen fakturazioan 2 milioi baino gehiagoko eragina izan zuen. Zentro Teknologikoa beti nabarmendu izan da teknologia-transferentziaren indize altuagatik, bere plantilla osatzen duten pertsonen talentuari esker, emaitzak transferitzeko etengabeko ikuspegia duelako eta enpresekin duen lankidetza estuari esker.

Zenbaki horiekin batera, gainera, ikerkuntzaren bikaintasunean bilakaera ere handia izan da, eta, horri esker, 10 argitalpen eta komunikazio zientifiko baino gehiago egin dira, 2 patente eskuratu dira eta patenteen 3 eskaera berri gauzatzen ari dira.

Izan ere, Leartikerrek LKT2025 Plan Estrategikoa definitu zuen 2020. urtearen amaieran, bi jarduera-eremutan espezializazio indartzeko apustu tinkoa eginez: Elikagaien Teknologia eta Polimeroen Teknologia. Horretarako, lankidetza-proiektuen bidez, zentroak berezitasun eta erreferentzialtasun teknologikoa lortu nahi du, eta helburuak horiek betetzen ari dira Leartiker osatzen duen lan-taldearen ahaleginari esker.

Datuek adierazten duten bezala, azken urteotako hazkundea etengabea da, eta horren erakusgarri da Leartikerren plantilla gero eta handiagoa dela. Zentro teknologikoak, 2021. urtearen amaieran 50 langile zituen, ikerlarien %20 doktoreak izanik. Kopuru hori handituz joango da, gaur egun doktoretza-tesia zentroan burutzen ari diren 4 pertsonek tesia bukatzen dutenean. Ikerketa-bikaintasuna gorantz doa Leartikerren, eta zentroaren hazkundeak aurrera darrai.

 

Mugarriz betetako urtea

Leartikerren 2021a urte-mugarria izan da. Maiatzean Foku Anitzeko Zentro Teknologikoaren berrakreditazioa lortzeaz gain, Leartiker Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundean sartu zen uztailean, eta, hala, erreferentziazko zentro teknologikoen artean kokatu zen Euskadiko I+G+Bren esparruan. Baina beste mugarri handi batekin hasi zen urtea: Esneki Zentroaren jaiotzarekin, Euskadiko lehen esneki zentroa abiarazi zuen Zentro Teknologikoak.

 

Esneki zentroa

Leartiker Zentro Teknologikoak, HAZI Fundazioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, ESNEKI ZENTROA jarri zuen martxan 2021eko otsailean, Euskadiko lehen esneki-zentroa.

Esnekien sektoreko ekoizleentzako erreferentzia-zentro bat da, zerbitzu aurreratu, pertsonalizatu eta eraginkorra jasotzeko bermea ematen duena, eta sektoreko beste eragile batzuekin etengabeko lankidetzan oinarritzen dena. Urteetan zehar egindako lanari esker lortutako esperientziari eta ekoizleekin sortzen den harreman estuari esker, Leartikerrek zuzendutako zentro hau sektorean erreferente izateko jaio zen.

 

Foku Anitzeko Zentro Teknologiko berrakreditazioa

Zentroak azken 5 urteetan izan duen hazkundeari esker, 2021eko maiatzean Leartikerrek Foku Anitzeko Zentro Teknologiko berrakreditazioa lortu zuen, eta, horri esker, erreferentziazko zentro teknologikoen artean kokatzea lortu zuen, Euskadiko I+G+Bren esparruan.

 

Basque Research and Technology Alliance-eko (BRTA) kide

Foku Anitzeko Zentro Teknologiko gisa akreditatu ondoren, 2021eko uztailean Leartikerrek BRTA (Basque Research and Technology Alliance) aliantzarekin bat egin zuen, 17 agente zientifiko-teknologiko biltzen dituen eta Euskadiko ikerketa-potentzia Europa mailako erreferente bihurtzea helburu duen lankidetza-egitura honetako kiderik gazteena bihurtuz.

 

Etorkizun oparoa

Leartiker hazkunde-prozesuan dago, eta bikaintasunerako bidean, Leartiker 2025 plan estrategikoak apustu sendoa egin du bere espezializazioen garapenaren alde: talentua erakartzeko metodologia propio baten aldeko apostua eginez, nortasuna eta pertsonak indartuz; Elikagaien Teknologia eta Polimeroen Teknologia espezializazioen baitan erreferentzialtasun teknologikoa lortuz; posizionamendua hobetuz eta nazioartekotzea indartuz.

Azken ekitaldiko datuek erakusten duten bezala, Leartiker espezializatzen ari da, eta ezagutzak bereganatzen jarraitu behar du, enpresa-ehunera transferitzeko eta, hartara, lehiakortasuna hobetzeko. Zentro teknologikoa inguruko eragile dinamizatzaileetako bat da, eta bere eskualdeko berrikuntza-sistema sendotzen lan egiten du, goi-mailako lanpostu kualifikatuak sortzeko.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika