Leartikerrek GARUM proiektua aurkeztu du Arrantza Sektoreko Tokiko Ekintza Taldeen aurrean

2022-07-12

Leartikerreko Elikagaien Teknologiako PREST espezializazioak GARUM proiektua aurkeztu zuen, ekainaren 28an online egindako, “Arrantza-sektorearen balio-katearen I+G+b proiektuak” foroaren baitan.

Jardunaldi hori Grupo de Acción Local do sector Pesqueiro Golfo Ártabro Sur, Xunta de Galicia-Consellería Do Mar eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsak (IAEF) antolatu zuten eta Leartikerrek Itsas Garapen Elkartea eta Hazi Fundazioarekin batera parte hartu zuen. Bertan, nazio mailako hainbat erkidegotako arrantza sektoreko tokiko ekintza taldeak izan ziren, eta arrantza-sektorean egiten ari diren berrikuntza-proiektuak partekatu zituzten.

GARUM Leartiker zentro teknologikoak Gipuzkoako Maisor Kontserbak enpresarekin batera gauzatutako proiektua da, eta Garumaren elaborazio-prozesua diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea izan zuen helburu, gaur egun Maisor Kontserbak enpresan ekoizten diren antxoa gazituak egiteko prozesutik abiatuta. Era berean, proiektuaren zeharkako helburu nagusietako bat azpiproduktu bat aprobetxatzea izan zen; hau da, gazitzen ari diren garaian antxoak prentsatu ondoren sortzen den likidoa.

Gainera, proiektu honek Leartikerren balio eta helburu handienetako bat bete du: Transferentzia. Proiektuan garatutako produktua merkatura iritsi da; hau da, merkaturatuta dago eta online nahiz Maisorrek Getariako portuan duen denda fisikoan eros daiteke. Horrela, Garumi esker hainbat helburu lortu dira: azpiproduktu baten aprobetxamendua; zentro teknologiko baten eta enpresa baten arteko lankidetza; eta merkatuan balio erantsi handiko produktu berri bat sartzea.

Garum proiektua Hazi Fundazioaren Onekin Mugagabe 2019 programak finantzatu zuen, baita Arrantza-eremuen garapen jasangarrirako arrantza sektoreko tokiko ekintza taldeari (ATET) onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako 2019ko 2014-2020 laguntza programak ere.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika