Proteina iturri berriak

2022-09-15

RAEk honela definitzen ditu proteinak: materia bizia osatzen duten substantziak, aminoazidoen kate batek edo gehiagok osatutakoak. National Human Genome Reserach Institutek gorputzean funtzio garrantzitsu asko betetzen dituzten molekula handi eta konplexuak bezala definitzen ditu.

Proteinak izaki bizidun guztien zeluletan funtzio gehien betetzen dituzten mantenugaiak dira. Hezurrei, muskuluei, organoei edo larruazalari forma emateko oinarrizko osagaietako bat dira, baita organismoari energia ematen diotenak, eta hainbat prozesu metabolikorekin erlazionatuta daude. Proteina kontsumo egoki bat egitea garrantzitsua da muskuluak, hezurrak eta ehunak osasuntsu mantentzeko.

Proteinak hainbat iturritatik lortu daitezke, eta nagusiak haragia, arrautzak, esnekiak eta lekaleak dira. Hala ere, biztanleria aldatzen ari da, eta kontsumo-ohiturak ere bai. Orain dela oso urte gutxi arte haragia izan da gizakiaren dietaren ardatza, baina “veggie” korrontearen gorakadak (beganoak, begetarianoak eta beren dietatik haragiaren kontsumoa, erabat ezabatu gabe, murrizteko interesa dutenak biltzen dituen kontzeptua) % 30 inguruko hazkundea izan du azken urteotan, eta animalia-jatorrikoak ez diren proteina iturri berrien eskaria handituz doa.

 

Proteina iturri berriak

Aspalditik landu eta munduko hainbat herrialdetan kontsumitu den arren, soja izan zen proteina alternatiboen lehen iturrietako bat. Hala ere, gaur egun beste proteina iturri batzuk loratzen ari dira, erabat desberdinak eta lekaleekin zerikusirik ez dutenak. Berrienak edo disruptiboenak, besteak beste, intsektuak eta laborategiko haragia dira. Lehenengoa Afrika, Latinoamerika eta Asiako hainbat herrialdetan kontsumitzen da, eta pixkanaka Europan sartzen ari da, baina ez intsektu moduan, irin edo beste produktu batzuk egiteko prestakin gisa baizik; hanburgesak, adibidez. Laborategiko haragiaren kasuan, iraultza handi baten aurrean gaude; izan ere, haragia animaliak sakrifikatu gabe eta ingurumena kutsatzen duten makro etxaldeen beharrik gabe ekoiztea ahalbidetzen du.

Izendatu berri ditugun proteina iturri horiek berriak dira une honetan, baina urteak pasatu ahala geroz eta aukera gehiago ezagutuko ditugu.

Iturria: EIT FOOD.

 

Zer ekarpen egiten dio Leartikerrek iraultza berri honi?

Herritarren kontsumo-beharrak ulertuta eta dibertsifikazio-bide berriak eskaintzeko asmoz, Leartikerren elikagai berritzaileak diseinatu eta garatzen dira. Horregatik, gaur egun, Zentro Teknologikoak proteina-iturri berrietan oinarritutako ikerketa-lerro bat dauka, proteina iturri jasangarri berriak identifikatzeko, proteina horiek elikagai berri desberdinen osagai izateko eta horien propietate osasungarriak aztertzeko.

Azken urteotan, hainbat proiektu garatu dira ildo horretan, eta oso emaitza onak izan dituzte. Horren adibide dira PROINN eta NEWPROT, helduen eta haurren elikagai osasungarriak garatzeko kalitatezko proteina jasangarrien iturri berriak ikertu dituzten proiektuak.

Momentu honetan, Leartiker INSEKNIOR* (00014-COO2021-30) proiektuan murgilduta dago. Egitasmo horretan Tenebrio molitor-etik (irinaren kakalardoa edo irinaren harra esaten zaiona) lortutako irina eta konposatuak elikagai mota ezberdinetan nola aplikatzen diren aztertzen da. INSEKNIOR proiektuaren helburu nagusia hirugarren adinekoen targeterako proteinaren iturri alternatibo eta iraunkorrak aztertzea da, intsektuak erabiliz (Tenebrio molitor espeziea), haien nutrizio-beharrak kontuan hartuko dituen produktu-sorta berri bat garatzeko.

 

* INSEKNIOR proiektua LGENF (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak) eta Eusko Jaurlaritzako 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programak kofinantzatuta dago.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika