Euskal Herrian ekoiztutako lekaleez egindako hiru produktu osasungarri berri

2022-11-15

Elkarlanean oinarritutako berrikuntza-prozesu ireki bat gauzatzeko Eroskik, Leartikerrek, Aztik eta Garlanek sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, tokiko lekaleak erabiliz sortutako hiru produktu osasungarri berri merkaturatuko ditu udazkenean Eroskik. Elkarlan honen bitartez, Euskadin ekoiztutako produktuari balio handiagoa eman nahi zaio ingurumena errespetatzen duten ekintzak sortuz.

  • Arrozez eta ilarrez labean egindako aperitiboa, gehigarririk gabekoa eta tokiko lekaleak dituena (% 43).
  • Garbantzu-hummus esterilizatua.smoothie-a.
  • Fruta zukuz eta Arabako babarrun zuriz egindako



 

Lankidetza eta tokiko ekoizpenaren aldeko apustua

Eroskik, Leartiker, Azti eta Garlanekin lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Euskadin ekoiztutako lekalea errebalorizatuko duen berrikuntza-proiektu bat abian jartzeko eta lekalearen tokiko ekoizpena sustatzeko, produktu berritzaileen dibertsifikazioaren bitartez. Lan-ildoa produktu osasungarrietan oinarritutako ideia berriak sortzea izan da, prestatzeko eta kontsumitzeko errazak diren lekaleak erabiliz.

Leartikerren Elikagaien Teknologiaren espezializazioan, ikerketa-arlo nagusietako bat tokiko lehengaiak balorizatuz dibertsifikazioa bilatzea da. Bertan, produktuak eta prozesuak garatzeaz gain, balio handiko tokiko produktuak pentsatu, definitu eta diseinatzen dira.

Eroskiren balioekin bat egiten duen ikerketa-ildo bat da hau; lekaleek presentzia handia duten elikadura-ohitura osasungarriak sustatzea helburu duena, eta berrikuntzaren bidez berau kontsumitzeko formularik onena bilatzen duena.


 

Euskal Herriko lekaleak, ekoizpena eta kontsumoa

Euskadin 3.383 tona lekale ekoiztu ziren 2020/2021 kanpainan. Hauek dira giza kontsumorako lekale nagusiak: Arabako babarrun pinta, Tolosako babarruna, Goierriko babarrun nabarra, Arabako babarrun zuri arrozina, Arabako garbantzua eta baba txikia.

Pertsonako eta urteko 4,29 kg-ko kontsumoarekin*, 2021ean lekale gehien kontsumitu zuten hiru autonomia-erkidegoen artean kokatu zen Euskadi, Kantabria eta Kataluniaren atzetik. Horregatik, garrantzitsua da lekaleak freskoan eta produktu eraldatuen bidez kontsumitzeko ekimenak sustatzea.


 

Lekaleek dietan duten garrantzia

Lekaleak bakarrik hazi lehorra lortzeko ekoizten diren lekadunak dira. Babarrun lehorrak, dilistak eta ilarrak dira gehien ezagutzen eta kontsumitzen diren lekale motak.

Lekaleak funtsezko kultiboak dira, mantenugaiz beteak, proteina ugarikoak, koipe gutxikoak eta zuntz solugarrian aberatsak. Ezaugarri horrek kolesterola murrizten eta odoleko azukrea kontrolatzen lagun dezake. Ezaugarri horiek kontutan hartuta, proteina-iturri ezin hobeak dira (batez ere haragia eta esnekiak eskuragarriak ez diren lekuetan), eta osasun-erakundeek bere kontsumoa gomendatzen dute transmititu ezin diren gaixotasunei aurre egiteko, hala nola diabetesa eta bihotzeko gaitzak. Gainera, frogatuta dago lekaleek obesitateari aurre egiten laguntzen dutela.**


_______________________

* Iturria: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 2021eko Espainiako Elikagaien Kontsumoari buruzko txostena.
** Iturria: FAO – Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika