“PREBI60+”, iturri berrietatik jarduera prebiotikoa duten bioaktiboak erauzteko kontsumitzaile seniorrari zuzendutako bio-findegi proiektua

2022-12-07

Elikagaien alferrik galtzearen kontzeptua azaltzeko hainbat definizio daude, baina, modu errazean honela definitu daiteke: elikadura-katetik baztertutako nekazaritzako produktuak eta elikagaiak, gizakiek kontsumitzeko guztiz egokiak izaten jarraitzen dutenak, eta, bestelako erabilerarik ezean, hondakin gisa baztertuta bukatzen dutenak.

Elikagaien alferrik galtzea kezka bihurtu da mundu osoan. Hondakin horiek hainbat etapatan sortzen dira elikadura-kate osoan zehar, ekoizpenetik hasi eta kontsumora arte. Beraz, arazoari aurre egiteko ezinbestekoa da etapa guztietan jardutea, bai prebentzioan, eta baita sortzen diren hondakinen berrerabilpenean ere.

Arazo horretaz jabetuta sortzen da PREBI60+ lankidetza-proiektua. Kontsumitzaile seniorrari zuzendutako ekimen honen helburu nagusia oinarri teknologikoa duen enpresa berri bat sortzea da, elikadura-katetik eratorritako hondakinetatik konposatu prebiotikoak lortzeko, eta, prebiotiko horiek seniorrak jaten dituzten menuetako elikagaietan integratzea, beraien osasuna edo inmunitatea hobetzeko asmoz.

  

Proiektuan zehar, sagarraren patxatik fruktooligosakaridoak (FOS), eta, gatzuratik galaktooligosakaridoak (GOS), erauzteko hainbat prozesu aztertu dira. Konposatu horiek hainbat elikagai-matrizetan integratu daitezke, beren bioaktibitatea mantenduz. Gainera, prozesu guztien eskalatze-aukera aztertzen ari dira, eta prebiotikoak erauzteko prozesuan sortutako hondakinak ahalik eta gehien aprobetxatzeko asmoz, bio-findegi bat sortzea ere planteatzen da. Guzti honekin eta hondakinen errebalorizaziotik abiatuta, balio erantsi handiko produktu bat lortzea espero da.

Proiektu honen garapenean 60 urtetik gorako pertsonen premia nagusietara egokitutako irtenbide pertsonalizatuak jorratu dira. Horretarako, Leartikerrek esnetik eratorritako gatzuraren errebalorizazio egin du, esne-edari hartzituen ekoizpenean erabiltzeko. Gainera, senior populaziora egokitutako hainbat matrize proteikotan (esnekiak, haragiak) proiektuko beste kideek lortutako prebiotikoak (FOS, GOS) gehitu dira.

Orloga Ingenieríak zuzentzen duen lankidetza-proiektu honetan, Ausolan S.Coop, Ekonek, Vascolac, BCC Inn eta Leartikerrek parte hartzen dute, Gaiker zentro teknologikoaren azpikontratazioarekin batera. Proiektua 2021eko irailean hasi zen, eta 2023ko abenduan amaitzea aurreikusten da. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa du, I+G+B 2021 laguntzen bidez (00008-IDA2021-45).

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika