Eta, miokardio-infartua izan duten pazienteen bihotz-transplanteak saihestuko bagenitu?

2023-01-11

Hitz gutxitan, horixe izango litzateke CARDIOPRINT proiektuaren helburua: fabrikazio gehigarriko teknologia multifuntzional berri bat garatzea, organo-eskalan giza ehunak lehen aldiz fabrikatzeko behar besteko zehaztasuna emateko gai izango dena. Konponbide horrek miokardio-infartua duten pazienteak artatzeko balioko luke, eta, horrela, bihotza transplantatzea saihestuko litzateke.

Gaixotasun kardiobaskularrak dira munduko heriotza-kausa nagusia eta kardiopatia iskemikoa, bihotzekoa bezala ezaguten duguna, da Europar Batasuneko herrialdeetan heriotza gehien eragiten dituena. Medikuntza birsortzaileak, terapia zelularrak eta bihotz-ehunaren ingeniaritzak (cTE) ez dute arrakastarik izan animalia handien ereduetan edo giza eskalan. Errudun nagusiak diseinurik eza eta miokardioa bezalako arkitektura konplexuko ehunen biofabrikaziorako behar besteko zehaztasuna ematen duten gailurik (inprimagailurik) eza dira.

Duela urtebete eman genion hasiera CARDIOPRINT elkarlan proiektuari, Nafarroako Unibertsitatea Klinika (CUN) eta CIMAren gidaritzapean, eta, Gregorio Marañón Ospitaleko osasun ikerketako Institutuarekin (FIBHGM), Zaragozako Unibertsitatearekin (UNIZAR), Kataluniako Bioingeniaritza Institutuarekin (IBEC), CIC nanoGUNErekin eta Nadetech Innovationsekin batera.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren ildo estrategiko batek bere osotasunean finantzatutako hiru urteko iraupena izango duen proiektu honetan 3D inprimaketaren, biomaterialen eta zelula amen azken berrikuntzak uztartzen dira txerri-eredu batean oinarritutako emaitzak lortzeko (gizakiaren antzeko sistema kardiobaskularra duen animalia baita).

 

Bihotzeko ehunak bioinprimatzeko hidrogelak garatzen

Momentu honetan, bihotzeko ehunen bioinprimaketan erabiliko diren biotintak fabrikatzeko hidrogelak garatzen ari da Leartiker zentro teknologikoa.

CUN eta CIMAko lankideak duela gutxi gure instalazioetan izan dira alginato/gelatina proportzio desberdinekin garatu ditugun hidrogelei zelula biziak gehitzeak nola eragiten dien egiaztatzen. Biotinta horiek inprimatzeko duten gaitasuna, propietate mekanikoak eta biskoelastikotasuna frogatzea da helburua.

Nahiz eta bioinprimaketa teknika delikatua izan (bere exekuzioan erabiltzen duen presioaren ondorioz, gehitutako zelulak hil daitezkeelako), Leartikerren egindako lehen froga hauek arrakastaz egin ahal izan dira. Egiturak inprimatu ondoren, erantsitako zelulak ondo sakabanatuta zeudela ikusi ahal izan da. Hala ere, orain CIMA eta CUNko bazkideek beraien instalazioetan beste analisi batzuk egingo dituzte, prozesu osoan zenbat zelula bizirauteko gai izan diren zehazteko eta hidrogeletan nola ugaltzen diren aztertzeko.

Bioinprimaketako lehen froga hau MCF-7 zelulekin egin da. Ikerketa zientifikoan asko erabiltzen den zelula-mota bat da, oso emankorra eta iraunkorra delako, eta horrek ikerketa-aldi luzeetan erabiltzea ahalbidetzen du. Zelula horiekin inprimaketa-parametroak optimizatu eta egokituko dira, eta horren arabera, etorkizun handiena duten biotintak hautatuko dira.

Hurrengo urratsa garatutako biotintei kardiomiozitoak (bihotz-muskuluko zelulak) gehitu eta hauen inprimatzeko gaitasuna ikustea izango da.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika