MAGORAINN, glutenari alergia dioten eta/edo zeliakoak diren pertsonentzako hostorea oinarri duten gozogintzako produktu sorta berri bat

2023-01-19

Zeliakoak diren edota glutenari alergia dioten kontsumitzaileen beharrizanei erantzuteko asmoz, elikagaien industria aldaketa hauetara egokitzen eta glutenik gabeko produktuak sortzen joan da. Hain zuzen ere, behar horiei erantzuteko sortu da MAGORAINN proiektua. Baina lehendabizi azaldu ditzagun pare bat kontzeptu. Zer da glutena? Zer esan nahi du zeliakoa izateak?

Gaixotasun zeliakoa (EK), heste meharra kaltetzen duen eta elikagaiek dituzten bitaminen, mineralen eta gainerako mantenugaien xurgapena aldatzen duen digestio-gaixotasun bat da.

Gaixotasun zeliakoa duten pazienteek ez dute glutena onartzen. Proteina hori zereal askoren hazian aurkitu daiteke, hala nola garia, garagarra, zekalea, triticalea, espelta, olo-barietate batzuk, bai eta horien hibridoak eta deribatuetan ere. Pertsona horiek glutena duten elikagaiak hartzen dituztenean, haien immunitate-sistemak erantzun egiten du eta heste meharreko mukosa kaltetzen da.

Elikagaien xurgapenaren alterazioak malnutrizioa dakar (nahiz eta egokia jan), eta europarren eta haien ondorengoen artean estimatutako prebalentzia %1ekoa da, emakumeen artean ohikoagoa delarik, 2:1 proportzioarekin.

Zeliakoak diren edota glutenari alergia dioten kontsumitzaileen beharrizanei erantzun bat emateko sortu zen 2015ean, bere produktuak glutenik eta esnerik gabe ekoizten dituen Magora Bakery okindegi-gozotegia. Ekoizpenetarako glutenik gabeko irinak erabiltzen ditu, FACEren zigiluarekin markatutakoak (Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa). Gainera Magora Bakery berrikuntzarekin lotura handia duen enpresa bat da eta horrela sortu zen Leartikerrekin batera MAGORAINN proiektua gauzatzeko aukera: hostorea oinarri duten gozogintzako produktu-gama berria.

Proiektu honen helburu nagusia gozogintzako produktu berriak diseinatzea eta garatzea da, hala nola croissantak, napolitanak eta aingeru-ilez betetako hostorea. Elaborazio horiei esker, GLUTENIK GABEKO eta ESNERIK GABEKO kalitatezko produktu-sorta eskaini ahal izango da merkatuan. Proiektu honen erronka teknologiko nagusia funtzionaltasun teknologikoa duten osagaiak integratzean datza, produktu horiek formulatzean eta prozesatzean. Horrela,  egun merkatuan aurki ditzakegun alergenorik gabeko pastelgintzako produktuekin alderatuz, produktu horiei ezaugarri bereizgarriak eman ahal izateko.

MAGORAINN proiektua 2022ko abenduaren 31n bukatu zen, eta egitasmo honen baitan Leartiker arduratu da miaketa-fasea, proba pilotuak eta prototipoen eta azken produktuen balioztatze fisiko-kimiko eta mikrobiologikoa egiteaz. Proiektu honi esker, produktuen eskaintza handitu da, lan-ildo berri bat ireki da, enpresaren fakturazioa handitu eta lehiakortasuna hobetu dira, eta I+G jarduera areagotu da.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren 2021eko nekazaritza, basogintza eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreen ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzarekin finantzatu da (00018-IDA2021-45).

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika