Plant-based postre proteikoak, onddoen sekretuetako bat

2024-09-24

Leartiker Food Design espezializazioan, elikagaien berrikuntza eta lankidetza estrategikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, bere osasunaz eta ingurumenaz gero eta kezkatuago dagoen eta kontzienteagoa den kontsumitzailearen eskaerei erantzungo dieten produktuak sortuz. Hala, egungo gizartearekin konprometituta, Ausolan, kolektibitateentzako sukaldaritza sektoreko liderra, eta Eroski, Espainiako banatzaile nagusietako bat, proiektu iraultzaile batean murgildu dira Innomy start-uparekin eta Leartiker Zentro Teknologikoarekin batera: Postre begano proteikoen diseinua, biomasa fungikotik ateratako proteina funtsezko osagai gisa erabiliz.

Innomyk urteak daramatza kalitate handiko biomasa fungikoaren hazkundea aztertzen. Proteina-iturri hau jasangarria eta nutrizio-balio handikoa bezala aurkezten da, eta animalia-proteinak ordezkatzeko ahalmena dauka. Osagai begano berritzaile honek nutrizio-profil osoa konbinatzen du, jasangarria da eta hartzidurari esker proteinaren profil aminoazidikoa hobetzen du. Gainera, testuran eta zaporean duen moldakortasunak postre osasungarri eta gozoak garatzeko osagai ezin hobea bihurtzen du.

Berriker 2023 programaren bidez Eusko Jaurlaritzak finantzatutako lankidetza-proiektu honi jarri diogun izena Delifungus da eta Leartiker Elikagaien Diseinua espezializazioak egitasmo honen baitan izango duen helburu nagusia postre beganoak diseinatzea izango da.

Leartikerren Elikagaien Diseinua espezializazioaren helburu nagusia postre beganoak diseinatzea izango da, eduki proteikoa maximizatuz, produktu horiek nutrizio-estandar altuak betetzeaz gain, zentzumen-esperientzia aparta eskaintzen dutela ziurtatuz. Elikagaiek duten proteinen edukiari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera (1169/2011 (EB) Araudia), produktu bat proteina-iturritzat hartzen da bere balio energetikoaren % 12 gutxienez proteinetatik datorrenean, eta proteina handikoa hartzen da ehuneko hori % 20koa edo handiagoa denean.

Premisa horrekin, alternatiba nutritibo eta jasangarria izango diren postre beganoak garatzea da erronka, zaporea eta testura arriskuan jarri gabe. Horretarako, Leartikerren etengabeko probak egingo ditugu kontsumitzailearen gozamenerako testura krematsuak eta zapore berritzaileak lortzeko, gure produktuetan bereizgarri den proteina-ekarpen handia alde batera utzi gabe.

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika