Osasunerako onuragarriak diren haragi- eta esneki-produktuak ikertzea eta garatzea animaliak olio-haziekin elikatzearen bidez

NUTFOOD

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: NUTFOOD

Hasiera data: 2020-01-01Bukaera data: 2021-12-31

Azalpena

Nekazaritzako elikagaien sektorera aplikatutako proiektua da, eta helburu nagusia nutrizio-kalitatea animalien elikaduraren bidez hobetua duten (haien dietan olioak eta tokiko ekoizpeneko olio-hazizko taloak sartuta) haragi- eta esneki-elikagaiak kontsumitzeak pertsonen osasunean izan dezakeen eragin onuragarria ikertzea da.

Ikerketa-ildo nagusiak olio-hazietatik abiatuta (koltza, lihoa eta ekilorea) txerriak elikatzeko pentsuak diseinatzea lortzera daude bideratuta, haragitan eta esnetan gantz-azidoen profil interesgarria eta osasungarria lortzeko xedearekin, eta ondoren, esneki eta haragi-produktuak garatzea, saiakuntza kliniko nutrizional baten bidez, produktu horien kontsumoak kontsumitzaileen osasunaren hobekuntzan zer eragin duten ikertzeko.

Partaideak
  • LEARTIKER S.COOP
  • NEIKER
  • EHU
  • TECNALIA
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Olio-haziekin eginiko pentsuz elikatutako animalietatik abiatuta eskuratutako esne- eta haragi-produktuen ezaugarri nutrizionalak eta sentsorialak zehaztea.
  • Prestatutako produktuetan kalitate nutrizionala eta sentsoriala aztertzea eta prozesuak optimizatzea.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika