Adinekoen sektorearentzako elikadura- eta hidratazio-produktu berriak diseinatzeko eta garatzeko enpresa berria sortzea

SMARTFOOLD

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: SMARTFOOLD

Hasiera data: 2020-03-01Bukaera data: 2022-12-31

Azalpena

HAZITEK Programak kofinantzatutako proiektu bat da, Ausolanek gidatua. Helburua oinarri teknologikoko enpresa berri bat sortzea da, adinekoen sektoreari zuzendutako V gama elikagai eta edarien testura, egokitzapen eta formatuetan berrikuntzak egiteko enpresa, hain zuzen. Badago produktu horiek herritarren beste sektore batzuei zuzentzeko aukera ere; adibidez, istripu zerebrobaskularrak/kalte zerebrala –esaterako, iktusa– eta beste patologia batzuk dituzten pazienteei, kimioterapia-tratamendua jaso duten pazienteei, edo murtxikatzeari eta irensketari eragiten dioten gaixotasun neurologikoak dituztenei.

Proiektu honek Euskadiko herritarren osasunarekin eta zahartzearekin lotutako ikerketaren eremuan egin nahi du ekarpena, eta erantzun bat eman, gaur egungo egoerari, ongizate sozialaren inguruko kezkari eta elikadurari lotutako gaixotasun kronikoei lotutako osasun-kostuak murriztearen inguruko kezkari.

Partaideak
  • Leartiker S.Coop
  • Ausolan
  • Vascolac
  • BCC
  • Aita Menni Ahizpa Hospitalariak
  • ISEA
  • Insalus
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Produktu berritzaileak garatzea, alderdi nutrizionaletik egokituta eta testura egokituekin, fruta eta barazkietan oinarrituta.
  • Esneki hartzituak garatzea, alderdi nutrizionaletik egokituta, eta testura egokituekin.
  • Garatutako produktuen azterketa nutrizionala eta sentsoriala.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika