Gailu mikrofluidiko termoplastikoak modu masiboan ekoizteko zenbait hurbilketa

UPSCALING MICROFLUIDICS

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: UPSCALING MICROFLUIDICS

Hasiera data: 2018-10-01Bukaera data: 2022-10-31

Azalpena

Mikrofluidika neurri mikrometrikoko kanalen barruko likidoen fluxua aztertzen duen zientzia da. Gailu mikrofluidikoak prozesu konplexuen saiakuntzak modu kontrolatuan egiteko diseinatzen dira, eta zenbait arlotan erabiltzen dira; diagnostiko medikoetan, sendagaien hautaketan, DNAren analisian, mikrobiologian...

Upscaling proiektua gailu mikrofluidiko termoplastikoen garapenean dago oinarrituta, eta helburu nagusia gailu horien ekoizpena eskalatzea da.

Eusko Jaurlaritzak industria arloko doktoretzak egiteko duen BIKAINTEK deialdiaren esparruan dago proiektu hau kokatuta, eta proiektuaren ardatza mikrofluidikarako egokiak diren zenbait material termoplastiko aztertzea eta material horiek injekzio-konpresio teknologiaren bidez prozesatzea da, gailu horien fabrikazioan eskalatzea lortzeko.

Zenbait material termoplastiko aztertzeak aukera ematen du aplikazio bakoitzerako egokia den materiala hautatzeko eta, behar izanez gero, haren ezaugarriak aldatzeko.

Partaideak
  • Leartiker, S.Coop
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
  • microLIQUID
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Injekzio-konpresio teknologiarekin lan egiteko metodologia garatzea.
  • Injekzio-konpresiorako molde espezifikoa diseinatzea.
  • Mikrofluidikarako egokiak diren materialak identifikatzea eta alderdi termiko, kimiko eta mekanikotik ezaugarritzea.
  • Material termoplastikoen egitura aldatzea, nahi den funtzionalitatea lortzeko.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika