Bikaintasun-sarea, miokardio-infartuaren tratamendurako birsortze-medikuntzan eta 3D inprimatzean oinarritutako terapia aurreratuak garatzeko

Cardiopatch

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: Cardiopatch

Hasiera data: 2020-09-01Bukaera data: 2023-04-30

Aurrekontua: 1.419.000 €

Zentroaren aurrekontua: 200.000 €

Finantzaketa: €150,000 (Interreg Sudoe Programme)

Azalpena

SUDOE eskualdeek gaixotasun kronikoen gaiari heltzeko erronka dute elkarrekin. Gaixotasun horien artean daude gaixotasun kardiobaskularrak (GKB), Europako heriotza eta gaixotzeen lehenengo kausa direnak. Miokardio-infartua (MI) da heriotza gehien sortzen duen GKB. Erronka honi heltzeko, irtenbide berriak garatu behar dira. SUDOE espazioan CARDIOPATCH bikaintasun-sarea lehenengoa izango da honako hauek egiten:

1) MIren tratamendurako terapia aurreratuaren eredu berritzaile bat garatzen: 3 produktutan oinarritutako terapia zelular birsortzaile bat: CARDIOPATCH zelulak birsortzeko adabakia, hori ekoitzi eta garraiatzeko 3D sistema, eta 3D gailua bihotzean, zauri txikiko kirurgiaren bidez, ezartzeko.

2) Eskualdeei osasun-sektoreen eta 3D inprimaketako sektoreen arteko sinergiak esploratzeko tresnak ematen, hala, osasunean espezializatzeko estrategia adimentsuagoak birdiseinatzeko eta MIren tratamenduaren inguruan politika publiko eguneratuagoak garatzeko.

Partaideak
  • Nafarroako Unibertsitatea (NU)
  • Medikuntza Aplikatuaren Ikerketarako Fundazioa (FIMA)
  • Fundación Institut de Recerca de L’Hospital de Santa Creu I Sant Pau (FIRHSCSP)
  • Biologia Esperimental eta Teknologikorako Erakundea (iBET-H&P)
  • GUK Komunikazio Aholkularitza (GUK)
  • Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse (CHUT)
  • Université de Montpellier (UM) – Institut des biomolécules Max Mousseron (IBMM)
  • GenIbet Biopharmaceuticals S. A. (GENIBET)
  • Leartiker S. Coop. (LEARTIKER)
Leartikerrek egindako jarduerak
  • 3D sistema garatzea Cardiopatch adabaki zelularizatua kultibatzeko eta garraiatzeko. Kide klinikoekin (NU, CHUT, FIRHSCSP) elkarlanean, eskakizunak zehaztuko dira, eta ondoren, sistema diseinatu, fabrikatu eta baliozkotuko da.
  • Adabakia ahalik eta zauri txikiena egiteko metodoen bidez ezartzeko tresna bat diseinatzea, garatzea eta fabrikatzea. Hala, infartua izan duen eremura iristeko torakotomia erabili beharrik ez izatea lortu nahi da.
  • Gainera, garatutako mintzak ezaugarritzeko lanetan eta garatutako produktuen transferentzia eta ustiatzearen kudeaketan ere parte hartuko du.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika