Ozeanoko hondakin plastikoak itsasoko industrietarako produktu berdeetara eraldatuz

CIRCULARSEAS

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: CIRCULARSEAS

Hasiera data: 2019-04-01Bukaera data: 2022-09-30

Aurrekontua: 1.996.834 €

Zentroaren aurrekontua: 477.000 €

Finantzaketa: Progrma Interreg Espacio Atlántico: 357750€

Azalpena

CIRCULARSEAS proiektuak Atlantikoko eskualdeetan Ekonomia Berdearen sustapena du helburutzat, itsasoko sektorearen jarduera ekonomikoak modu jasangarrian egokitu eta dibertsifikatuz atlantikoko ingurumenaren gaineko eragina gutxitu ahal izateko.

CIRCULARSEASen helburu nagusia itsasoko industrian Ekonomia Zirkularra ezartzea da. Ohiko plastikoarekin egindako itsas tresna eta produktuak 3D-n inprimatu ahal diren birziklatutako, biodegradagarriak edo berriztagarriak diren materialengatik ordezkatzean oinarritzen da. Horrek hondakin plastikoak balioztatzea eta itsas-sektorean 3D teknologia barneratzea ahalbidetuko du.

Espero diren eraginak honako hauek dira:

  • Ozeanoko hondakin plastikoen bilketa eta birziklapena sustatu eta material berrien garapenean erabiltzea.
  • Itsasoko industrian ohiko plastikoen erabilera gutxitzea, hauek ozeano atlantikoan duten eragina saihesteko.

Itsasoko industrian 3D teknologia eta material jasangarriak barneratzea, enplegu eta merkatu aukera berriak bultzatuz.

Partaideak

Proiektuko kideak:

  • Lead Partner: Leartiker S. Coop – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia
  • Azaro Fundazioa – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia
  • Universidad de Vigo (UVI) – Galizia, Espainia
  • Université de La Rochelle (ULR) – Poitou-Charentes, Frantzia
  • Cork Institute of Technology (CIT) – Hego-mendebaldeko eskualdea, Irlanda
  • University of Plymouth (UoP) – Devon, U.K.
  • Instituto Politécnico de Leiria (IPLeiria) – Zentrua, Portugal
  • Communauté d’Aglomération de La Rochelle (CdA-LR) – Poitou-Charentes, France

Kide elkartuak:

  • Organización de Productores de Pesca de Altura del Puerto de Ondarroa  (OPPAO) – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia
  • Centro de Formación Profesional Náutico Pesquero de Ondarroa (CFPNPO) – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia
  • Fundación HAZI Fundazioa (HAZI) – Euskal autonomia erkidegoa, Espainia
  • Syndicat Mixte Port de Pêche La Rochelle Chef de Baie (SMPP-LR) – Poitou-Charentes, Frantzia
  • Association Pour l’Environnement et la Sécurité en Aquitaine (APESA) –Pirinio Atlantikoak, Frantzia
  • Chambre de Commerce Et D’Industrie (CCI-BPB) – Akitania, Frantzia
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Proiektuaren koordinazio orokorra.
  • Ondarroako nodoan plastiko hondakinei buruzko diagnostikoa egitea eta, Azaro Fundazioarekin lankidetzan, proiektuko 5 nodoetan egindako diagnostikoak biltzea.
  • Eskualde mailako 3 Business Workshops egitea, 3D inprimaketaren teknologia eta Ekonomia Zirkularraren printzipioak itsas ingurunera hurbiltzeko asmoz, eta horrez gain, Ondarroako nodoan itsas industrietarako material jasangarriagoetan oinarritutako produktuen beharrak identifikatzeko.
  • Proiektuko 5 nodoetan bildutako hondakin plastikoak ezaugarritzea, eta proiektuak garatu beharreko material birziklatuko garapenak planifikatzea.
  • 3D inprimaketarako ingurune integratua garatzea, itsas inguruneetara egokituta.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika