Odoleko antibiotikoen mailak “on-site” azkar monitorizatzeko gailu optofluidikoa

DISMOCAN

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: DISMOCAN

Hasiera data: 2021-04-01Bukaera data: 2022-12-31

Aurrekontua: 380.971 €

Zentroaren aurrekontua: 156.707 €

Finantzaketa: Elkartek (EJ-GV)

Azalpena

Osasunaren arlora aplikatutako Elkarlaneko Funtsezko Ikerketarako proiektua da DISMOCAN. Bere helburu Nagusia beta-laktamiko motako antibiotikoen kontzentrazioak eraginkortasunez detektatzeko aukera emango duen “point of care” gailu bat garatzea da, eta analisiaren emaitza berehala lortzea testa egin den lekuan.

Proiektu honen bidez, antibiotikoen talde garrantzitsuenetako bat, eta gehien erabiltzen dena, monitorizatzeko beharrari erantzun nahi zaio: Beta-laktamikoak. Horretarako, POC sistema bat garatuko da. Tresna elektroniko txiki bat izango da, eta erabili eta botatzeko kartutxoak izango ditu, zuntz optiko baten integrazioaren bidez odol-lagin txikiak aztertzeko.

Partaideak

LEARTIKER S. COOP (liderra)

BIOARABA Asociación Instituto de Investigación Sanitaria

UPV/EHU - DEPARTAMENTO FARMACIA Y CIENCIA DE LOS ALIMENTOS

UPV/EHU - DEPARTAMENTO QUÍMICA FÍSICA

UPV/EHU - DEPARTAMENTO ZOOLOGÍA Y DINÁMICA

Leartikerrek egindako jarduerak
  •  Material polimerikoa eta kartutxo mikrofluidikoa fabrikatzeko teknologia hautatzea.
  •  Sentsore optikoa mikrotxipean integratzeko diseinua egitea.
  •  Sisteman zuntz optikoak integratzea
  •  Diseinua injekzio-prozesura egokitzea
  •  Injekzio-moldearen diseinua eta fabrikazioa
  •  Mikrotxipa fabrikatzeko prozesua definitzea.
  •  Baliozkotze klinikorako kartutxoen preserie bat.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika