Akronimoa: SAGEZTIARDOA
Hasiera data: 2021-10-01Bukaera data: 2022-12-31
Aurrekontua: 63.051 €
Zentroaren aurrekontua: 18.862 €
Finantzaketa: Lankidetza - Cooperación - Cooperation 2021 | 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programa - Programa de Desarrollo Rural de Euskadi | Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco | FEADER
Proiektuaren helburu orokorra sagardo naturalaren ordez edari alternatibo bat edo gehiago lortzeko prozesuei buruzko ezagutza lortzea da, hartzitze-prozesuan sartutako sagar-zukuarekin eta eztiarekin egindakoak. Horrela, beste edari alkoholiko berritzaile bat lortu nahi da, kalitate sentsorial handikoa eta sagardo naturalaren balioak errespetatzen dituena, hurbileko produktu baten bidez sagarrondoetan ekoitzitako eztia balioan jarriko duena.
• Lankidetza proiektuak dituen zereginak kudeatzea eta koordinatzea
• Produktu berria egiteko prozesuaren definizioa eta formulazioa
• Sageztia egiteko prozesua definitzea, elaborazio-baldintza desberdinetan
• Merkataritza-eskalako Sagezti prototipoak egitea (proiektu pilotua)
• Prozesu pilotuaren monitorizazioa eta kalitate-kontrola (proiektu pilotua)
• Dastatze-saioak eta produktua sektoreko eragileei aurkeztea (dinamizazioa)
• Proiektuaren hedapena eta komunikazioa