Akronimoa: LAIKA
Hasiera data: 2021-11-01Bukaera data: 2024-11-30
Finantzaketa: Financiación propia
LAIKA ikerketa-proiektuaren baitan, alginatoz eta azido hialuronikoz (HA) osatutako hidrogel erdi-barneratzaile (semi-IPN) eta/edo barneratzailea (IPN) bat garatuko da, kartilagoa birsortzeko scaffold-en 3D inprimaketan biotinta gisa erabili ahal izateko.
Proiektu honen bidez, ezagutza sortzen jarraitzeko eta pertsonen ongizatean lagunduko duten gailu mediko berriak garatzeko ate berriak ireki nahi dira. Horretarako, arestian aipatutako materialen karakterizazio osoa egingo da, bioinprimaketarako funtsezkoak izango diren oinarrizko hiru alderdi aztertuz: 1) biskositatea, bioinprimaketa-prozesuan materialen portaera aztertzeko; 2) propietate mekanikoak eta biskotelastikoak, zurruntasuna eta egonkortasuna zehazteko; eta 3) ezaugarri biologikoak eta degradaziokoak, material horien biobateragarritasuna zehazteko eta kartilagoa birsortzeko hautagai posible gisa balidatu ahal izateko.
Hidrogel erdi-barneratzailea (semi-IPN) eta barneratzailearen (IPN) garapena alginatoz eta azido hialuronikoz.
Garatutako hidrogelen karakterizazio erreologikoa eta biskotelastikoa.
Garatutako hidrogelen karakterizazio mekanikoa.
3D bioinprimagailuaren bidez garatutako biotinten bioinprimaketa.
Garatutako hidrogelen printabilitatearen analisia.
Garatutako hidrogelen degradazioaren aztertzea.
Bideragarritasun zelularraren azterketa UPV/EHUko instalazioetan.