Leartikerrek "Vibration and Durability Lab" laborategiko gaitasunak indartu ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak AZPITEK 2023 programaren bidez emandako laguntzari esker erositako Metravib DMA +2000 makinarekin.
2019tik Leartikerren kolaboratzailea den Metravib enpresak garatutako DMA +2000 makina, material konposatuen propietate dinamikoak ezaugarritzeko puntako baliabidea izango da Leartikerreko ikerlarientzako. Gainera, makina berri honek, material elastomerikoen pitzadura hazkundean oinarritutako ezaugarritze metodo aurreratuak aplikatzeko aukera baimentzen du, Leartikerreri materialen bizi-iraupen saiakuntzen esparruan bereizgarritasun teknikoa erantsiz.
Instalazio berri hau, Leartikerrek materialen bizi-iraupen eta ezaugarri dinamikoak ezaugarritzeko bideratutako "Vibration and Durability Lab" laborategia osotzera dator, eta kautxuak edota termoplastiko elastomeroak bezalako material elastomerikoak, beira-/karbono-zuntzez indartutako material konposatuak, etab. material polimeriko ezaugarritzeko puntako baliabideak eskainiko ditu.