Energia biltegiratzeko, prozesatzeko eta digitalizatzeko material berrien ikerketa

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: CICE2023

Hasiera data: 2023-03-01Bukaera data: 2024-12-31

Aurrekontua: 1.621.100 €

Zentroaren aurrekontua: 251.919 €

Finantzaketa: ELKARTEK 2023 K1: Proyecto de Investigación Fundamental Colaborativa

Azalpena

CICe2023 proiektuaren helburu nagusia Euskadiko ekonomia eta lehiakortasuna elektrifikatzen lagunduko duten energia biltegiratzeko teknologiak lortzeko material berriak eta hauen prozesatu aurreratuak ikertzea da. Helburu hori lortzeko, material eta prozesatu horien aurkikuntzan digitalizazioa aplikatuko da.

 

EAEko, Estatuko eta Europako helburu eta estrategiekin bat datorren proiektua da; izan ere, energia biltegiraketa 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko eta berotegi-efektuko gasen zero emisio garbia duen ekonomia batera iristeko ezinbestekoa izango da. Europa mailan, Europako Batzordeak 2019an abiatutako estrategietan kokatzen da aukera-testuingurua: 2019ko Green Deal eta 2023ko zero emisio teknologiak dituzten Europako proiektu estrategikoen Net Zero Act egitasmoetan, hain zuzen ere. Estatu mailan, Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuak (PNIEC) ekonomia elektrifikatzeko ibilbide-orri bat ezartzen du biltegiraketa Funtsezko Teknologia Bideratzaile (KET) gisa hartuta. Euskadi mailan, Basque Green Deal, EEEE2030 Mugikortasunaren Euskal Estrategia eta 2030 Ekonomia Zirkularraren estrategia berriek, elektrifikaziorako, ekonomiaren deskarbonizaziorako eta gure lurraldearen lehiakortasuna hobetzeko, biltegiratzean jartzen dute arreta, berriztagarriak bezalako energia-iturri garbiak baliatuz.

Energia biltegiratzeko teknologia berrietan aurrera egiteko, CICe2023 proiektuak lau azpi-helbururen inguruan ezagutza sortuko du:

L1) Elektrizitatea zuzenean bero bihurtzeko, energia biltegiratzeko gaitasuna duten material berriak garatzea.

L2) AAk lagundutako eredu elektrokimikoak belaunaldi berriko baterien (gen 3b) materialak eta prozesuak aurkitzeko.

L3) Materialak garatzea, belaunaldi berriko baterien osagaietan prozesatu eta integratzeko.

L4) Kondentsadore elektrokimikoetarako elektrodoak fabrikatzeko fluorrik gabeko polimeroen sintesia eta garapena.

Partaideak
  • CIC Energigune
  • Leartiker
  • Asociación Centro tecnológico Ceit
  • Basque Center for Macromolecular Design and Engineering, POLYMAT Fundazioa
  • Fundación Tecnalia Research & Innovation
  • Fundación Tekniker
  • UPV/EHU – Departamento de Ingeniería de Sistemas y Automática
Leartikerrek egindako jarduerak

Leartiker zentro teknologikoak proiektu honetan hartuko dituen erantzukizunen artean, honako hauek daude:

  • 3. lerroan (Materialak garatzea, belaunaldi berriko baterien osagaietan prozesatu eta integratzeko), Leartikerrek elektrolitoen diseinuan, prestaketan eta karakterizazioan parte hartzen du. Halaber, lehorreko prozesaketan eta baterien fase-aldaketarako materialen optimizazioan parte hartzen du.
  • 4. lerroan (Kondentsadore elektrokimikoetarako elektrodoak fabrikatzeko fluorrik gabeko polimeroen sintesia eta garapena), kondentsadore elektrokimikoetan erabiltzeko elektrodoen lehorreko prozesaketan parte hartzen du Leartikerrek.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika