PERTE VEC F3 bisita Lertikerren

2023-05-18

Mugikortasun elektrikoa, ezbairik gabe, goranzko joeran aurkitzen da, gero eta ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarri gehiago ikusten ditugu eta kargatzeko puntu gehiago daude. Ibilgailu Elektrikoa Garatzeko eta Bultzatzeko Enpresa Elkarteak joan den apirilean, mugikortasun elektrikoaren lehen urtekariko datuak aurkeztu zituen, eta datu horiek erakusten dute 2022a funtsezko urtea izan zela mugikortasun elektrikorako bidean. Hala ere, oraindik ez da inflexio-puntu batera iritsi. Egoera hori, errekuntzakoak baino ibilgailu elektrifikatu gehiago saltzen direnean helduko da. Hazkunde-joera, ordea, nabaria dela esan daiteke.

2022a Ibilgailu Elektriko eta Konektaturako (VEC) PERTE (Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa) proiektua aurkeztu zen urtea ere izan zen, Espainiako automobilgintzaren historiako enpresa-talde handiena. PERTE VEC, Future: Fast Forward (F3) ere deitua, Volkswagen Taldeak eta SEAT S.A.k zuzentzen duten egitasmoa da, eta bere helburua Espainia Europako ibilgailu elektrikoaren hub bihurtzea da. Guztira Espainiako, nazioarteko eta hainbat sektoretako erreferente diren 62 enpresak osatzen dute taldea, eta horietako % 61 ETEak dira. 62 enpresa horietako bat da Leartiker zentro teknologikoa, PERTEak jasotzen dituen lau ardatzetako batean, digitalizazioaren ardatzean, lehen mailako proiektu bat garatzen ari dena. Leartikerrek Ibilgailu Elektriko eta Konektaturako balio-kateko eragileen lehiakortasuna bultzatzen duten irtenbide digitalak ikertzen ditu.

Hain zuzen ere, Leartikerrek esku artean duen proiektu honen aurrerapenak bertatik bertara ikusteko, joan den astean SEAT S.A. Taldeko Iñigo Echeverría Murgiak, Ibilgailu Elektriko eta Konektaturako (VEC) PERTE proiektuko Workstream Leader-a, Markina-Xemeinen (Bizkaia) kokatutako zentro teknologikoa bisitatu zuen. Leartikerrek KAUTENIK S.L. (Berriatua, Bizkaia) enpresarekin elkarlanean dihardu proiektu honetan, automobilgintzarako antibibrazio-aplikazioetarako osagai elastomerikoak fabrikatzen dituen ETEa.

 

Ibilgailu elektrikoaren balio-katerako soluzio digitalak

Leartiker-ek PERTE honen barruan duen zeregin nagusia ibilgailu elektrikoaren balio-katerako soluzio digitalak ikertzea da. Zehazki, iragarpena indartzea ahalbidetuko duten tresna digitalen eta karakterizazio mekaniko azeleratuko metodoen garapena eta inplementazioa ikertzen ari da, horrela, ibilgailu elektriko-konektatuan aplikazioetarako produktu polimerikoen azken portaera aurreratu ahal izateko. Lortutako ikerketa-emaitzek ezagutza eskuratzeko eta transferitzeko balioko dute, etorkizuneko ibilgailuentzako propietate espezifikoak dituzten produktu polimerikoen garapen azkar eta zehatza lortzeko egungo erronkari erantzuteko.

Mugikortasun elektrikoaren eredu berri baterako trantsizioa hemen dago jada, eta Leartikerren pozik gaude iraultza handi horren parte garelako. Garraio Jasangarria espezializazioan dugun ezagutzaren eta ekinaren bidez gure ekarpena egingo diogulako aldaketa handi honi.

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika