BASATXERRI balio-kate osoko agenteekin elkartu da Baserriko Txerri Ziurtatuaren hobekuntza-prozesu bat abiarazteko

2023-07-05

BASATXERRI Baserriko Txerri Ziurtatuaren haragia eta haragi-eratorriak ekoizten dituen abeltzainen kooperatiba bat da. Euskadin hazi eta gizendutako kalitate bereizgarriko txerri bakarra. Bere ekoizpena mugatua da eta inguruan dagoen txerrikien eskaintza zabala dela eta, lehia gogorra du.

Merkatu lehiakor horretan Basatxerrik bere markari eta produktuei ikusgarritasun handiagoa eman nahi die eta, horretarako, marka horrekin merkaturatutako produktu-eskaintza eta Basatxerri txerrien haragi eta txerrikien prozesatzea hobetzeko BASATXERRI Etorkizuna 2023 proiektua abiatu zuen.

Focus group

 

Basatxerrik hobekuntza prozesu bat egin beharra nabaritu zuenean, argi izan zuen hasieratik erantzuna ez zuela enpresa barruan bakarrik aurkituko. Prozesuan eta produktu eratorrietan hobekuntzak proposatzeko ingurune ezberdinetara jotzeko beharra ikusi zen, lehengaietatik hasita azken kontsumitzaileraino. Hori dela eta, proiektu honekin bat egiteko deia egin zitzaien ekoizpenean inplikatutako eragileei (Basatxerri eta Txerrizaleok, txerriak aske hazten dituzten ekoizleak biltzen dituen elkartea), berrikuntza eta garapen teknikoko eragileei, tartean Leartiker (aholkulari zientifiko-teknologiko eta dinamizatzaile gisa parte hartu duena), eta azken kontsumitzaileei, garatu diren dinamika ezberdinetan parte hartu dutenak.

Euskal Sagardoaren aurkezpena Chillida Lekun

 

Askotarikoak eta lan-eremu ezberdinetakoak izan dira burututako ekintzak. Alde batetik, prozesuak optimizatzeko eta txerri-haragiaren zatiketaren kalitatea hobetzeko haragi-piezak ateratzeko hobekuntzak egin dira, IRTAko (Instituto de Investigación y Tecnología Agroalimentaria) teknikari espezializatuen ezagutzak baliatuz. Bestalde, Basatxerri txerrikietan berrikusketa eta hobekuntza proposamenak egin dira, eta azkenik, azken kontsumitzailearekin talde-dinamikak burutu dira Basatxerri produktuak erosteko orduan dituzten irizpideak ezagutzeko. Proiektuari amaiera ezin hobea emateko, ekainean ospatu zen Euskal Sagardoaren 2023ko botilako uztaren aurkezpenean proiektuaren aurkezpena egin zen komunikabideen aurrean. Ekitaldi honetan Basatxerri haragiarekin elaboratutako lunch bat dastatzeko aukera izan zen. Chillida Lekun egin zen aurkezpenean izan zen, besteak beste, Xabier Arruti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapenerako zuzendaria.

Proiektuko liderra den Basatxerriren bidelagun izan da Leartiker ekimen honen garapenean zehar; disziplina anitzeko prozesu-integral baten hobekuntzan, prozesatuaren eta produktuaren ezaugarri teknikoetan arreta jarriz, eta egungo kontsumitzailearen interesei erantzuna emanez. Guzti hori, Basatxerriko jarduera bultzatzeko eta bere produktuak merkatuan hobeto kokatzeko helburuari jarraituz.

2022 eta 2023 urteeta zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz estrategiaren baitan diruz lagundutako BASATXERRI Etorkizuna 2023 proiektuak finkatutako helburuak lortu ditu. Egitasmoa  bukatzear dago eta bertan parte hartu dutenak egin duten balorazioa oso positiboa izan da.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika