BIL-CHIP proiektu berriaren bitartez behazun minbiziaren eredu bat garatuko da bere biologia aztertu eta terapia berriak probatzeko

2023-07-21

Behazun-minbizia edo kolangiokartzinoma (CCA) hodi meheetan (behazun-hodiak) sortzen den minbizi mota bat da. Hodi horiek digestio-likidoaren behazuna garraiatzen dute, eta gibelaren, behazun-besikularen eta heste meharraren arteko lotura dira. Nahiz eta mundu mailako herrialde gehienetan CCA minbizia ez den oso ohikotzat hartzen, gaixotasun horri lotutako intzidentzia eta hilkortasuna handitzen ari dira munduan barrena, eta bigarren minbizi hepatiko primario mota ohikoena izatera iritsi da. CCAk urdail-hesteetako minbizi guztien ~ % 3 ordezkatzen du.

Testuinguru horretan, eta tumorearen biologia aztertzeko eta CCAren aurkako terapia berriak probatzeko, BIL-CHIP proiektuaren helburua behazun-bideetako minbiziaren eredu esperimental bat sortzea da. Eredu horrek tumorearen fisiologia eta mikrogiroa simulatzen ditu eskala txikiko gailu batean, organ-on-a-chip teknologia erabiliz.

Leartikerrrek zuzentzen duen proiektu honi hasiera emateko partzuergoaren bilera bat egin da, uztailean, zentro teknologikoaren instalazioetan, Markina-Xemeinen (Bizkaia). Biodonostia Osasun Institutuak, Biocruces Bizkaia Osasun Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Leartikerrek osatutako diziplina anitzeko partzuergo honek gogotsu eta sentsazio onekin ekin dio proiektuari; lortu beharreko helburu interesgarriak zehaztuz, bai tumoreen azterketan baita gailua bera diseinatu eta garatzeko betebeharreko baldintzetan.

 

BIL-CHIP proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak finantzatzen du, ELKARTEK programaren 2023ko deialdian (espediente-zenbakia: KK-2023/00099).

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika