Oilo- eta landare-egosketaren hondarrak produktu berriak garatzeko

2023-11-23

Ekonomia zirkularrean oinarritutako eta izaera berritzaile aipagarria duen egitasmo batean ari da lanean Leartiker. Zehazki, oilo-saldaren ekoizpenean sortzen diren oilo- eta landare-egosketaren hondarretatik eratorritako produktu berrien garapena.

HeG “Hezur ez Gezur” izeneko proiektu hau erakunde ezberdinen elkarlanari esker sortutako egitasmoa da: Delikatetxe, tokiko ekoizleen Km0 osagaiekin egindako elikagai osasungarrien kooperatiba; Basque Food Laboratory, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako ikerketa eta berrikuntza gastronomikoaren arloa; eta, Leartiker, Elikagaien Teknologian espezializatutako zentro teknologikoa. Elkarlan horri esker errute-oiloaren ekoizpenaren sektoreen, sektore eraldatzailearen eta I+G+B zentroen arteko interakzioa lortu da.

Bere ikuspegi berritzaileagatik nabarmentzen den proiektu honen ideia, probetxugarritzat hartzen den lehengai bati balioa emateko aukeratik sortu zen. Gaur egun merkatuan ez da aurkitzen oilo-egosketaren hondarrekin egindako antzeko elikagairik, nahiz eta Europako erreferentziaren batek (“SuperGround”, Helsinki, Finlandia) lehengai hori nugget eta saltxitxen ekoizpenean erabiltzen duen.

Proteina eta koipe eduki handia (batez ere saturatu gabekoa) eta balizko ezaugarri sentsorialak (oilo-salda usain nabaria) bezalako mantenugai interesgarriak dituen azpiproduktu bati alternatiba bat eman nahi zaio egitasmo honen bitartez. Aldi berean, produktu eta prozesu honek, hondakinen garraioa eta bilketa saihesten du, garraioak eta errausketak eragiten duen kutsadura ekidituz. Guzti honengatik, HeG proiektua ekonomia zirkularraren oinarriekin erabat lerrokatuta dago, produktuen bizi-zikloa luzatuz, lehengaien xahuketa murriztuz eta ingurumen-inpaktua minimizatuz.

2022. urte amaieran, proiektuari hasiera eman zitzaionetik, produktu berriak sortzeko laborategi-fasean lan egin da, balorazio handiena duten produktu eraldatuak garatu eta hautatzen: nugget estiloko haragi-produktu bat eta pasta edo ore zabalgarri bat.

Hasiera batetik egitasmo honen helburua gizakien elikadurarako haragi-produktu eratorriak garatzera bideratuta  egon bada ere,  animalien elikadurarako eratorriak garatzeko aukera ere aztertu da.

HeG egitasmoko partaidea den Delikatetxe enpresak, beste garapen-lerro hori lantzeko instalazioak eta osasun-baimena ditu, eta produktu-kategoria hori lehiakorragoa izan daitekeela uste da, jarduera berriaren bideragarritasuna ahalbidetu dezakeela.

2023ko abenduan bukatuko da HeG proiektua eta momentu honetan industria-eskalatze fasean aurkitzen da. Produktuen kalitate-kontrolak egiten ari dira elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko eta egitasmo honekin zerikusirik ez duten partehartzaileekin ebaluaketa sentsorialak ere egin dira.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren eta LGENF funtsekin diruz lagunduta dago eta 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetza-laguntzen programaren baitan kokatzen da.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika