Femtosegundo laserra gailu mikrofluidikoak garatzeko

2025-06-17

Berrikuntza eta garapena funtsezko zutabeak dira biomedikuntzaren arloan alternatiba berriak bilatzera bideratuta dagoen Leartiker Osasuna arlorako. Ikerketa aurreratuaren bidez eta sektoreko beste ikertzaile eta profesional batzuekin lankidetzan, Leartikerrek pazienteen kalitatea hobetu nahi du, tratamendu ez hain inbaditzaileak, pertsonalizatuagoak eta eraginkorragoak lehenesten dituen egungo eskaera eta joerentzako ezagutzaren sorreraren bitartez.

Ildo horretan, gaur egun Irene Varela Leartikerreko osasun arloko ikertzailea bere doktoretza-tesian murgilduta dago: gailu mikrofluidiko termoplastikoak masan ekoizteko zehaztasunezko mikromekanizaziorako ikuspegi eta teknologia berriak aztertzen eta garatzen. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoko departamentuko Kimika Makromolekularreko ikerketa taldearen laguntzarekin egiten ari den ikerketa lana.

Ikerketa taldea laser femtosegundo teknologiak egitura mikrofluidikoak molde metalikoak mikromekanizatzeko duen potentziala aztertzen ari da, gailu horiek injekziozko moldaketa bidez eskala handian ekoizteko.

Mikrofluidikarako potentzial handia duen teknologia

Teknologiaren balio erantsi gisa, femtosegundo laserrek gaitasun handia erakutsi dute gainazal testurizatuak modu errentagarrian sortzeko, gainazal funtzionalak sortuz. Aspektu hori bereziki interesgarria da hainbat aplikazio biomedikorentzat, eta uste da potentzial handia izan dezakeela mikrofluidikan, batez ere organ-on-chip aplikazioetan. Kanal mikrofluidiko testurizatuek zelulak atxikitu eta proliferatzeko funtzioak sustatu eta/edo hobetu litzakete organ-on-chip gailuetan.

Aukera horren aurrean, ikertzaile taldea laser bidezko testurizazioak azalera funtzionalak sortzeko duen potentziala aztertzen ari da, aurretik proposatutako masako ekoizpen estrategia berari jarraituz. Polimero testurizatuetan gainazalaren propietateen aldaketak karakterizatzeko lanean ari dira, gainazalaren zimurtasunean edo hezetasun-propietateetan izandako aldaketak aztertzen, alegia.

Era berean, Leartikerreko biomaterialen eta mikrofluidikako laborategietan, zelula mota desberdinak erabiliz, azterketa zehatzak egiten ari dira laser femtosegundoak sortutako gainazal testurizatuen propietate hobetuen inpaktua ebaluatzeko. Helburua ezaugarri espezifiko horiek atxikidura eta proliferazio zelular handiagoa sustatu dezaketen zehazte da.

 

Diagnostiko klinikorako gailu azkar eta errentagarriak

Orain arte, gehien erabiltzen diren molde mikrofluidikoen fabrikazio-teknikek nekez bete ditzakete gailu konplexuenen baldintza zorrotzak, eta, hala eginez gero, kostua oso handia da, eta horrek, aldi berean, merkaturatu daitezkeen gailuen prezio altua dakar. Guzti honek zaildu egiten du azken erabiltzaileek gailu horrek onartzea.

Ekoizpen-prozesu berrien garapenak aurrerapen esanguratsua supostatuko luke orokorrean gailu mikrofluidikoak sortzeko artearen egoeran, baina bereziki esanguratsua izango litzateke gailu mediko berrien garapenean. Gailu mikrofluidikoen garapena funtsezkoa da diagnostiko kliniko azkar eta errentagarriak garatzeko, eta medikuntzaren eta osasun-arretaren arloetan iraultza berri bat ekarriko lukeela aurreikusi daiteke.

Beraz, proposatutako helburuak lortzeak gailu mikrofluidikoen industrian eragin esanguratsua izateaz gain, osasunaren sektorean ere eragin handia izatea espero da, funtsezko diagnostikorako gailu berrien garapena bizkortuz eta kostuak murriztuz, pazienteentzat eskuragarriagoak izan daitezen, eta, horrela, bizi-kalitate hobeago bat ahalbidetuz.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika