INNTERACT proiektuak POCTEFA arloko erronka bateratu bati erantzuten dio: ezagutza sortzeko beharra eta ikerketa ingurunetik industria sarera berrikuntza biomedikoa gutxi transferitzea, bereziki Ehunen Ingeniaritzaren eta Medikuntza Birsortzailearen arloan. Mugaren bi aldeetan gaitasun zientifiko eta kliniko nabarmenak dauden arren, horiek zatikatuta eta deskonektatuta daude, eta horrek eragin ekonomiko eta soziala sortzea zailtzen du. Egitasmo honen helburu orokorra da aldez aurretik garatutako hiru gailu mediko berritzaile baliozkotzea, merkaturatzeko prestatzeko, eta mugaz gaindiko sare bat sortzea (TISSUENET), eskualdeko ekosistema biomedikoko eragile nagusiak konektatzeko.
Proiektua ikuspegi integral baten bidez gauzatuko da: eskualdeko testuinguruaren azterketa, gailuen baliozkotze aurreklinikoa eta erabilgarritasunekoa, ibilbide orri arautzaileen definizioa, jabetza intelektualaren babesa, eta transferentzia estrategien diseinua. Aldi berean, TISSUENET garatu eta ezarriko da, sare egonkor, ireki eta jasangarri gisa. Hauek dira espero diren emaitzak: enpresei transferitzeko prest dauden gailuak, lankidetza eredu finkatuak, ekosistema konektatuago bat, ikerketarako mugikortasun handiagoa, nazioarteko ikusgarritasuna eta lankidetzarako aukera berriak. Proiektuaren bazkideek, osasun sektoreko enpresek, zentro klinikoek, pazienteek eta POCTEFA eremuko biztanleek jasoko dituzte onurak.
Proiektuaren buru gisa, Leartikerrek aktiboki lan egingo du jarduera guztietan. Koordinatutako ekintzak:
1. EKINTZA- Proiektuaren kudeaketa
2. EKINTZA: Proiektuaren komunikazioa
4. EKINTZA: Dispostiboak optimizatzea
6. EKINTZA: TISSUNET sarea sortzea
Laburbilduz:
- Proiektuaren kudeaketa orokorra (lider absolutua).
- Hiru gailuen optimizazioa eta diseinu industriala.
- Garapen teknologikoa eta erregulazioa.
- PI babestea eta merkatura transferitzea.
- Mugaz gaindiko sarea sortzea.
- Komunikazioan, testuinguruaren azterketan eta enpresekiko harremanetan aktiboki parte hartzea.