castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

HEALTH LSR proiektu europarrari buruz hitz egingo da Polymers and Medical Applications jardunaldian

2017/03/29

Urtero ospatzen den Polymers and Medical Applications jardunaldiaren 5.edizioan, Baionako Merkataritza Ganberako Aitor Arbelaizen eskutik, "silikona likidoa eta osasuna gure lurraldean" hitzaldia entzuteko aukera egongo da. Arbelaiz bere hitzaldian zehar, Leartikerrek zuzentzen duen eta Baionako Merkataritza Ganbera kide den, HEALTH LSR proiektu europarraren baitan egiten ari den merkatu ikerketaren inguruan ere arituko da.

HEALTH LSR Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bitartez finantzatutako eta osasunaren alorrean mugaz haraindiko berrikuntza jardueren garapenean oinarritutako proiektua da. Leartikerrekin batera, proiektuko kide dira baita ere: CCI (Baionako Merkataritza Ganbera), Nafarroako Unibertsitate Klinika, Pauko Unibertsitatea eta SODENA (Nafarroako Garapen Elkartea).

Silikona likidoaren erabilera oinarri hartuta, HEALTH LSR proiektuak, Akitania-Euskadi-Nafarroa eremuko polimeroen sektoreko enpresen dibertsifikazioa bilatzen du balio erantsi handia duen osasuna bezalako sektore baterantz bideratuz. Egun sektore honentzako lan egiten duten, baina silikona likidoaren erabilera ezagutzen ez duten, enpresen dibertsifikazioa lortzea da helburuetako bat, eta horretarako, silikona likidoz egindako 5 prototipo sortuko dira eta enpresetara transferituko dira industrializazio eta merkaturatze prozesuetarako. Enpresa hauek silikona-gunean integratzean unibertsitate eta zentro teknologikoetan dagoen ezagutza industria ehunera transferitzea erraztuko du; horrela, proiektuan parte hartzen duten agente ezberdinen arteko lokarri ekonomikoak indartuz.

Proiektu hau 2016ko ekainean jarri zen martxan eta 3 urteko iraupena izango du. Garapenerako Europako Funtsak %65ean finantzatu du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga-eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea da eta bere laguntza ekonomia, gizarte eta ingurugiro mugaz haraindiko jarduera ekonomikoen garapean zentratzen da, horretarako elkarlanerako estrategiez baliatuz eta lurralde garapen jasangarri baten alde lan eginez.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS