ESNEKI Euska Herriko esneki sektorearen topagune nagusia
Aurten bosgarren aldiz ospatuko da ESNEKI, Euskal Herriko esneki sektorearen erreferentziazko hitzordua bihurtu den ekimena. 2022. urtean sortu zen, helburu argi batekin: Euskal Herriko esneki ekoizleen lana ikusgai egitea, sektorearen balioa gizarteratzea eta esnearen eraldaketan diharduten profesionalentzako topagune bat eskaintzea.
Abian da LTK CRYOSOLUTIONS spin-off-a, zelula-terapien manipulazioa iraultzen ari den euskal enpresa berria
Enpresa berria Leartikerren eta Nafarroako Unibertsitate Klinikaren arteko lankidetzatik sortu da, zelula-terapien esparruan berrikuntza bultzatzeko. Lehenengo garapenak, patentatutako krio-xiringak, gailu bakar batean integratzen du kriokontserbazioa eta zelula-laginen banaketa. Egitasmoak Bizkaian industria-jarduera garatzea eta osasun aurreratuaren sektoreari lotutako kualifikazio handiko enplegua sortzea aurreikusten du.
DAIRITAL, esne-ustiategi eta gaztandegietatik ESNEKI Zentroko berrikuntzara
Duela urtebete onartu zen ESNEKI Zentroa Leartikerrek lideratutako DAIRITAL proiektua, eta ordutik hona erritmo bizia darama ekimenak. Proiektuaren helburua Europako hego-mendebaldeko esne-sektore tradizionalean berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzea da. Horretarako, urte honetan zehar hainbat estrategia esperimental landu dira, eta 2027an ekintza pilotuen bidez jarriko dira praktikan.