LEARTIKERREK GJHei EGITEN DION EKARPENA

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) munduko liderrek, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta guztiontzako oparotasuna bermatzeko, 2030 Agendaren baitan helburu orokor batzuk zehaztu zituzten. Helburu bakoitzerako mugarri espezifikoak zehaztu ziren, hurrengo 15 urteetan lortu ahal izateko. Garapen Jasangarriaren Helburuak, GJH.

Leartiker Zentro Teknologikoak burutzen duen ikerketa-jarduerak eragin handia du Garapen Jasangarriaren Helburuetan. Garapen teknologikoaren, ezagutzaren transferentziaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du bere bi espezializazioen bidez, Elikagaien Teknologia eta Polimeroen Teknologia, Zentroaren izaera kooperatiboari jarraituz garatzen dena. Leartiker irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da, eta lankidetzarekin, inguruneari egindako ekarpenarekin eta pertsonen garapenarekin konprometituta dago. GJHen funtsezko zutabeekin bat datorren lanerako filosofia.

2.GJH: Goserik ez
Gosearekin amaitzea

Hamarkada askotan etengabe behera egin ondoren, gosea duten pertsonen kopurua (desnutrizioaren prebalentziak neurtuta) pixkanaka handitzen hasi zen 2015ean. Gaur egungo kalkuluen arabera, munduan 690 milioi pertsona inguruk dute gosea, hau da, munduko biztanleriaren % 8,9k. Horrek esan nahi du urtean 10 milioi pertsona gehiago daudela eta 60 milioi gehiago 5 urtetan.

Leartiker Elikagaien Teknologian tokiko ekoizle txikien lehiakortasuna hobetzeko lan egiten dugu, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez produktu berrien garapena sustatuz.

Sinergiak bideratzen ditugu tokiko produktuak elikagaien balio-katean sartzeko. Gainera, elikagaien segurtasuna zeharkako gako garrantzitsua da garatzen ditugun ikerketa-esparru guztietan. Elikaduraren arloko gure ikerketa-jarduera proteina-iturri berriak, hartzitutako elikagaiak identifikatu eta garatzean oinarritzen da, eta esne gordinari eta esnearen sektorearekin lotutako prozesuen teknologizazioari buruzko ikerketa-lerro espezifiko bat ere badugu.

 

3.GJH: Osasuna eta Ongizatea
Bizitza osasuntsu bat bermatzea eta guztiontzako ongizatea sustatzea adin guztietan

Osasun larrialdiak, COVID-19a kasu, mundu mailako arriskua dira eta prestakuntzak berebiziko garrantzia duela frogatu dute. Nazio Batuen Garapenerako Programak adierazi zuenez, herrialdeek COVID-19aren krisiari aurre egiteko eta krisia sendatzeko dituzten gaitasunetan ezberdintasun handiak daude. Pandemia inflexio-puntu bat izan da osasun-larrialdietarako prestakuntza eta XXI. mendeko ezinbesteko zerbitzu publikoen inbertsioaren alorrean.

Gure zentro teknologikoak Osasunean oinarritutako ikerketa-eremu espezifiko bat du. Arlo honetako gure ikerketa-jardueran Point of Care egitura polimerikoetan (bezeroari arreta emateko gunean bertan egiten diren probak), ehun-ingeniaritzan eta gailu medikoetan lan egiten dugu, eta horien bidez Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP) zehaztutako helburuetan eragiten dugu.

Sendatze-denborak erraztu eta arriskuak minimizatzen dituzten prozesu duinagoak eskaintzen dituzten terapia berritzaileak eskaintzeko asmoz, medikuntza birsortzailea, 3D inprimaketako teknologia, mikrofluidika eta bioingeniaritzaren arteko bizikidetza ezinbestekoa da gure laborategietan.

 

5.GJH: Berdintasuna
Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea

Genero-berdintasuna oinarrizko giza eskubidea izateaz gain, mundu baketsu, oparo eta jasangarria eraikitzeko funtsezko oinarrietako bat da. Aurrerapen batzuk lortu dira azken hamarkadetan: neska gehiago daude eskolatuta, eta neska gutxiago behartzen dira ezkontza goiztiarrera; emakume gehiago daude parlamentuetan eta lidergo-postuetan, eta legeak erreformatzen ari dira genero-berdintasuna sustatzeko. Lorpen horiek gorabehera, oraindik ere zailtasun asko daude: legeak eta gizarte-arau diskriminatzaileak orokortu egiten dira oraindik, eta oraindik emakume gutxiegi daude lidergo politikoko maila guztietan.

2023aren hasieran, Leartikerreko lehen Berdintasun Plana garatu genuen. Erakundearen barruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikak abian jartzeko konpromiso esplizitua. Era berean, zientzia eta teknologia emakume eta neskengana hurbiltzeko eta motibatzeko asmoz hainbat ekimenetan parte hartzen dugu. Gure ikertzaileek solasaldietan, bideoetan, erreportajeetan eta bestelako ekintzetan parte hartzen dute, eta, besteak beste, beren ibilbide profesionalei eta esperientziei buruz hitz egiten dute, estereotipoak eta estigmak hausten saiatuz.

 

8.GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Hazkunde ekonomiko inklusiboa eta iraunkorra, enplegua eta guztiontzako lan duina sustatzea

Hazkunde ekonomiko inklusibo eta iraunkor batek aurrerapena bultza dezake, guztientzako enplegu duinak sortuz eta bizi-estandarrak hobetuz. COVID-19ak milaka milioi bizitza aldatu ditu eta munduko ekonomia arriskuan jarri du. Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) 2009koa bezain atzeraldi txarra edo okerragoa aurreikusten du munduan. Enpleguaren galera areagotu ahala, Lanaren Nazioarteko Erakundeak uste du mundu mailako langile guztien erdia bizirauteko bitartekoak galtzeko arriskuan dagoela.

Leartiker, Mondragon Taldeko irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da. Guztiona eta guztiontzako proiektu soziekonomiko bat. Pertsonen partehartze aktiboa sustatzen dugu negozio-eredu partehartzaile baten bidez. Talentua erakarri eta mantentzeko lan egiten dugu eta Pertsonen garapenaren aldeko apustua egiten dugu. Gure kulturak, nortasunak, izaerak eta esentziak definitzen gaitu, hori da #LeartikerZirrara, #PertsonentzakoTeknologia garatzen dugun ingurunea. Kontziliazioa eta lan-malgutasuna dira gure lankideen eguneroko bizitzan sortzen diren eragozpenei eta beharrei aurre egiteko ditugun zutabeetako batzuk. Elkar hobeto ezagutzeko, interakziorako eta bulego eta laborategietatik at tarte ederrak pasatzeko ekimenak antolatzen ditugu. Pertsonak zaintzen ditugu.

 

9.GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegiturak
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio jasangarria sustatzea eta berrikuntza bultzatzea

Industrializazio inklusibo eta jasangarriak, berrikuntza eta azpiegiturekin batera, enpleguak eta diru-sarrerek sortzen dituzten indar ekonomiko dinamiko eta lehiakorrak aska ditzake. Teknologia berriak sartzeko eta sustatzeko, nazioarteko merkataritza errazteko eta baliabideen erabilera eraginkorra ahalbidetzeko funtsezko zeregina betetzen dute.

Leartiker Polimeroen Teknologiako Garraio Jasangarria espezializazioan egitura polimeriko arinak, isilak eta fidagarriak garatzen ditugu, digitalizazio-tekniken bidez haien portaera aurreikusiz. Gure ezagutzak hiru ikerketa-eremu nagusitan aplikatzen ditugu: termoplastikoak, termoegonkorrak eta elastomeroak. Gure garapenak ikerketa-eremu horietan gauzatzen ditugu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean (ZTBP) zehaztutako helburuetan eraginez.

 

9.GJH: Klimaren aldeko ekintza
Klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea

Aldaketa klimatikoa kontinente guztietako herrialde guztietan ari da eragiten. Ekonomia nazionalak asaldatzen ari da, eta bizitza ezberdinak kaltetzen. Sistema meteorologikoak aldatzen ari dira, itsas mailak igotzen ari dira eta fenomeno meteorologikoak gero eta muturrekoagoak dira.

Leartikerren Ekonomia Zirkularrarekin lerrokatutako proiektu askotan lan egiten dugu. Gure bi espeizalizazioen bidez, Waste 0, KM 0 edo materialen birziklapena bezalako kontzeptuak sustatzen ditugu, mundu jasangarriago baterako bidean gure aletxoa jartzeko. Elikadurarekin erlazionatutako gure ikerketa-jardueran, ekoizle txikien dibertsifikazio jasangarri baten aldeko apustua egiten dugu, tokiko edo hurbileko lehengaiak erabiliz eta elikagai-hondakinei balioa emanez. Polimeroen espezializazioan, bioingeniaritza, materialen birziklatzea eta jasangarriagoak diren material berrien aldeko apustua egiten dugu. Horrela, elektromugikortasunarekin, ekodiseinuarekin eta bioinprimaketarekin erlazionatutako proiektuetan parte hartzen dugu.

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika