Laborategi arteko ariketak, gure ikerketa-proiektuetan lortutako emaitzen baliozkotasuna bermatzeko

2023-03-23

Laborategi arteko ariketei buruz hitz egiten dugunean, kanpoko laborategietan egiten diren kalitate analitikoa egiaztatzeko praktikez ari gara. Lagin bera erabiliz, antzeko baldintzetan lan egiten duten parte-hartzaile askok egiten dituzten analisiak dira. Horretarako, funtsezkoa da erakunde eskudun batek akreditatutako laborategien arteko ariketen hornitzaileak izatea, saiakuntza-patroien fabrikazioan eta lortutako datuetatik abiatuta egiten dituzten tratamendu estatistikoetan berme nahikoa eman dezaten.

Leartikerren kasuan, DRRR - Deutsches Referenzbüro für Ringversuche und Referenzmaterialien GmbH (German Reference Office for Proficiency testing and Reference materials) enpresa alemaniarraren zerbitzuekin lan egiten dugu. ISO/IEC 17043 ziurtagiria duten gaitasun- eta erreferentzia-materialaren saiakuntzak eskaintzen ditu.

Ariketa horietan sektoreko 80 laborategik baino gehiagok parte hartzen dute, eta saiakuntza-metodologia baliozkotzeaz gain, saiakuntza-sistemen egoeraren jarraipena egiteko ere balio dute. Sistema horri esker, barne-arazoak antzeman eta identifikatu daitezke, hala nola akats sistematikoak, ausazkoak eta doitasunezkoak, eta arazoak sortu baino lehen ekintza zuzentzaileak ezarri daitezke.

Leartikerren behin baino gehiagotan parte hartu du mota honetako baliozkotze-praktiketan. Iaz, adibidez, honelako zazpi ariketetan parte hartu zuen. Guztira 31 parametro aztertu ziren, eta horietako batzuk oraindik barne-balidazio fasean izan arren,  bost ariketatan “Excellence Performance” kalifikazioa lortu zuen. Emaitza horrek Leartikerren fidagarritasuna eta lan ona berresten ditu honako saiakuntza hauetan:

  • s/ ISO 527 1-2 trakzio-saiakuntza giro-tenperaturan
  • s/ ISO 527 1-2 trakzio-saiakuntza -30ºC-ko tenperaturan
  • s/ ISO 527 1-2 trakzio-saiakuntza 80ºC-ko tenperaturan
  • s/ ISO 178 probeta-injekzioa eta saiakuntza
  • s/ISO 37 trakzio-saiakuntza kautxuzko probetetan

Emaitza horiek konfiantza tekniko handia ematen diete bai Leartikerreko ikertzaileei, eta baita bezeroari ere. Neurketa eta konparazio horien bidez frogatuta geratzen baita zentro teknologikoaren analitika-maila handia.

Bikaintasunaren bidetik jarraituz, esku artean ditugun ikerketa-proiektuetan lortutako emaitzen baliozkotasuna bermatzeko, aurten Leartikerrek laborategien arteko 16 ariketatan parte hartuko du.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika