Euskadik tokiko lekale-irinen ekoizpena bultzatuko du plant-based elikagaien garapenerako

2023-04-13

Euskadiko lekaleak ekoizteko erabilerak eta jomugak dibertsifikatzeko xedez, euskal elikaduraren balio-kateko hainbat eragilek LEKALEAK jarri dute abian. Berrikuntza-proiektu horren bidez lekale-irinen ekoizpena sustatu nahi da, euskal enpresek plant-based elikagaiak—landare-jatorriko lehengaiekin soilik egindako elikagaiei esaten zaie— gara ditzaten.

Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGA) da proiektuaren burua, eta hauek dira parte hartzaileak: BASQUE FOOD CLUSTER, euskal elikadura-katearen erakunde erreferentea den aldetik; ahatearen eta haren eratorrien produktuetan espezializatutako Delicass enpresa; Arabako Laboreen Elkarte Alternatiboa; Leartiker zentro teknologikoa; eta NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea. Horrela, proiektuaren ardura duen partzuergoak hainbat arloko esperientzia eta ezagutza uztartzen ditu, lehengai berrien ekoizpenean eta eraldaketan eta elikagaien teknologian eta eraldaketan, besteak beste.

LEKALEAKen garapenari esker beste erabilera batzuetarako interes handiko nutrizio-propietateak dituen Euskadin sortutako lehen lekale-irina lortuko da. Irin horrek plant-based produktu-sorta bat garatzeko balioko du, herritarrek animalia-jatorrikoak ez diren proteina-iturri berrien erabilera sustatzeko duten eskaerari erantzuteko. Horrela, emaitzak kontsumitzaileekin aztertuko dira, haien pertzepzioa eta hobetzeko aukerak ezagutzeko.

Prozesu osoaren emaitza gisa, EAEko nekazaritza-ekoizpena dibertsifikatzea eta negozio-eredu berria bultzatzea lortuko da: tokiko lekale-irinak lortzea, elikagai-industrian landare-proteina iturri gisa erabiltzeko. Gainera, plant-based produktuen ingurumen-eragina murriztuko da, tokiko lehengai jasangarria txertatuko delako.

Proiektuak hainbat fase izango ditu, eta horien artean egongo dira ekoizpen-analisiaren azterketa egitea, landu beharreko barietate onenak hautatzeko, eta plant-based elikagaien merkatuko joeren analisia egitea. Hortik aurrera lekale-irinak lortuko dira eta, ondoren, azken produktuak diseinatu eta garatu eta kontsumitzaileekin kontrastatuko dira. Alde horretatik, proiektuaren iraupena urte honen amaierara arte luzatuko da.

LEKALEAK, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politiketako Sailburuordetzaren Lankidetza Laguntzen bitartez Europar Batasuneko FEADER funtsek finantzatutako proiektua da.

 

Proteina iturri berriei eskainitako ikerketa-lerroa Leartikerren

Biztanleriaren kontsumo beharrak ulertuta eta dibertsifikazio-bide berriak eskaintzeko helburuarekin, Leartikerren elikagai-produktu berritzaileak diseinatu eta garatzen dira. Horregatik, Zentro Teknologikoak proteína-iturri berrietan oinarritutako ikerketa-lerro bat du gaur egun, eta proteina jasangarri berriak identifikatzen, proteina horiek elikagaietan txertatzeko aukerak bilatzen eta haien propietate osasungarriak aztertzen lan egiten da arlo horren baitan.

Azken urteotan, emaitza oso onak eman dituzten hainbat proiektu garatu dira ildo horretatik.

Orain arte egindako lanari jarraituz eta landare-jatorriko lehengaietatik soilik egindako elikagaiak garatzeko lekale-irinen ekoizpena sustatzeko helburuarekin, Leartikerrek LEKALEAK ekimenean parte hartzen du, plant-based produktuen diseinuan eta garapenean dituen ezagutzak elkarbanatuz.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika